Gerra ankerra

Gerra ankerra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gerra-ankerra/@@download/image/200923716592p64paz.jpg
2012/12/13
berria
Danis Tanovic zuzendari bosniarra Triage filma grabatzen ari da asteotan. Colin Farrell eta Paz Vega protagonista dituen pelikula honek, gerra ankerra erakustea du xede: Mark Walsh (Colin Farrell) Kurdistandik laguna galduta etxeratu den gerra-argazkilari bat da. Walshen emazte Elenak (Paz Vega) ahalegina egingo du gertatua argitzeko. Horretarako, aitonari (Christoper Lee) laguntza eskatuko dio. Eta Vega andereñoa bezalako neskato eder bati, nork uka diezaioke laguntza?