Geroz eta heterosexual gutxiago

Honela, 2016an burutu zen galdetegian %90 definitzen ziren heterosexual, oraingoan berriz gazteen %82,7. Izan ere, joera sexual ezberdinak ikusgarriago bilakatu dira azken urteetan, batez ere Z belaunaldiaren artean (1994-2010 bitarte jaiotakoak) eta baita azken millennial-en artean ere.
Azken datuak hau baieztatzera datoz: geroz eta gazte gutxiago identifikatzen da heterosexual bezala. Testuinguru onuragarri batean eta legeak lagundurik ikusgarritasun handiagoa lortzen dute beste joerek eta sexualitatearen ikuskera naturalago bat ari da zabaltzen, nahiz eta Samuel-en kasua bezalakoek garbi uzten duten oraindik bide asko dagoela egiteko normalizaziorantz, LGTBI fobiatik askatzeko eta estigma uxatzeko.
Honela beraz, Espainiar Estatuan burutu den galdetegiaren arabera, 18-24 urte bitarteko gazteen %16,4 heterosexuala ez den beste identitate batekin definitzen da. 2016an burututako galdetegian, kopuru hau baxuagoa zen.
Zifretatik harago, argi dago, gazteen artean iruditeria aldatu egin dela, eta geroz eta gehiagok irudikatu ditzakete joera ezberdinak heterosexualaz gaindi. Gainera, sekula baino pertsona gehiagok jartzen dute ezbaian euren joera sexuala. Aurrerapausoa eztabaida ezina da beste hamarkadekin alderatuta. Izan ere, adituek diote 55 urtetik gorakoen artean heterosexualak ez direnen kopuruak ez duela %1 ere lortzen, nahiz eta horrek ez duen esan nahi ez daudenik. Egun ordea, zigor sozial gutxiago dagoenez, inoiz baino gazte gehiago azaltzen dira diren bezalaxe. Ea ba bide honetan jarraitzen dugun, eta LGTBI fobia gizartetik erauzten dugun!