Gero eta okerrago

Gero eta okerrago https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gero-eta-okerrago/@@download/image/93p18helderf.jpg
2012/12/13
berria
Heidelberg hiriko (Alemania) izen bereko institutuak nazioarteko auzien 2008ko barometroa argitaratu du. Txostenaren arabera, 2007a baino bortitzagoa izan zen 2008a. Lotta Mayerrek, barometroaren egileak, lauzpabost urte atzera egin dugula adierazi du: "iaz 9 gerra izan ziren, 2007an baino hiru gehiago; Turkia eta kurdoen artekoa, Talibanen aurkakoa, Pakistango islamisten kontrakoa, eta Sri Lanka, Irak, Chad, Somalia, Darfur eta Errusia eta Georgiaren artekoa. Europa ere ez zen gudaz libratu". Hona hemen, Lotta Mayerrek emandako beste datu bat: iaz 95 kazetari hil zituzten 32 herrialdetan. Ikusi eta ikasi!