Gernuaren azterketaren bitartez Alzheimerra hautemateko metodo berri bat garatu dute

Gernuaren azterketaren bitartez Alzheimerra hautemateko metodo berri bat garatu dute Txinako Shanhai Jiao Tong Unibertsitateko ikertzaileek Alzheimerra bere etapa goiztiarrean hautemateko metodoa garatu dute. Nola? Gernuaren analisiaren bitartez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gernuaren-azterketaren-bitartez-alzheimerra-hautemateko-metodo-berri-bat-garatu-dute/@@download/image/closeup-of-support-hands.jpg
2023/01/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Txinako Shanhai Jiao Tong Unibertsitateko ikertzaileek Alzheimerra bere etapa goiztiarrean hautemateko metodoa garatu dute. Nola? Gernuaren analisiaren bitartez.
Gernuaren azterketaren bitartez Alzheimerra hautemateko metodo berri bat garatu dute

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera munduan zehar 55 milioi pertsonek pairatzen dute dementzia motaren bat, eta ohikoena Alzheimerra izaten da. Diagnostiko modu berri honek gaixotasuna etapa goiztiarretan hautemateko aukera ematen du modu sinple eta ez inbaditzailean. 

Edozein motatako dementzia hastapeneko fasean tratua ahal izatea sekulako erronka da. Egungo atzemate metodoak oso garestiak eta zailak dira, batez ere nahikoa baliabide ez dituzten herrialdeetan. Gainera normalean proba inbaditzaileak izan ohi dira, arriskutsuak izan litezkeenak osasunarentzat. Metodo berri honek, ordea, pixaren azterketa sinple baten bitartez hautematen du Alzheimerra. Ikerketa Frontiers in Aging Neuroscience aldizkarian argitaratua izan da. 

Ikerketan 574 boluntariok parte hartu zuten. Batzuk osasuntsu zeudenak, besteak gaixotasunaren progresio maila ezberdinetakoak. Ebaluazioen ostean ohartu ziren gernuan azido formikoen mailak hazi egiten zirela Alzheimerra zuten gaixoetan, eta beraz, pixaren azterketa egiterakoan nahikoa zela azido formikoaren mailak behatzea.