Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenean, iragana hurbil

Gaur apirilak 26 75 urte bete dira Kondor Legioko hegazkin alemaniarrek eta beste hainbat abioi italiarrek Gernika bonbardatu zutenetik. Azoka egunez hiru erasoaldi egin zituzten airetik; 120 lagun baino gehiago hil zituzten, eta ehunka zauritu. Urteurrenaren harira, aste osoan zehar hainbat ekitaldi prestatu dituzte herrian.
Gernika-Lumoko Kultur Etxea fundazio publikoaren eskutik, ekitaldi ugari izango dira, horietako batzuk, hain zuzen, data jakin honetarako bereziki prestaturikoak. Atzo, asteartea, hasi zuten egitaraua, Kukai dantza konpainiaren eta Ttanttakaren 137 gogoan bidezidorretik ikuskizunarekin.
Atzo, asteazkena, George Steeri omenaldia egin zioten, eta horrekin batera, Nagasakiko bonbardaketaren testigantzak, mahai ingurua, eta Bonbardeos 1937 liburuaren aurkezpena ere egin zituzten.
Osteguna apirilak 26, hain zuzen, da egun seinalatua, duela 75 urte zehatz egin baitzuten erasoaldia. Horregatik, hainbat jarduera izango dira: batetik, ETBk ekoitzitako Gernika bajo las bombas telebistako filma aurkeztuko dute; bestetik, Nestor Basterretxearen Agonia de fuego eskultura inauguratuko dute, biktimak gogoratzeko egindakoa; gainera, Gernika bakearen eta berradiskidetzaren aldeko sariak banatuko dituzte, eta horiekin batera, Nagasakiko Maki eta Miyakiren kontzertuak izango dira.
Baina beharbada, jarduerarik nagusiena Gernika Sutan herri antzerkiaren estreinaldia izango da. Gernikarrek antzeztutako ikuskizun kolektiboa da, eta Seber Altube Auditorioan eskainiko dute, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Apirilak 27, ostirala
Apirilak 29, igandea

Datozen egunetako egitaraua
Apirilak 27, ostirala
- Eliz kontzertua Andra Mari Koralaren eskutik, 20:00etan
- Lobak ikuskizuna. Gernikako gazteen sorkutza kolektiboa da, bidoak, argazkiak, dantzak, poesia eta abar biltzen dituena. Lizeo antzokian aurkeztuko dute, iluntzeko 20:30etan
Apirilak 29, igandea
- Andres Eguiguren Orkestrak Oroitzapen kontzertua eskainiko dut Lizeo antzokian 19:30etan
- Itxaropena multimedia ikuskizuna aurkeztuko du Inneventok, Foru Plazan, iluntzeko 21:00etan. Dantza, proiekzioak, musika eta light painting-a erabiliko dituzte