Gernika, Steer-en begietatik

Gernika, Steer-en begietatik https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
albiste-laburra
Gernika, Steer-en begietatik
36ko apiril beltz hartan gertatutakoak kontatuko ditu Koldo Serra zuzendari bizkaitarrak, errodatzen hasia den Gernika filmean. Horretarako, bonbardaketaren atzean Condor legio alemana zegoela The Times eta The New York Times egunkarietan argitu zuen George Steer kazetari britainiarraren pausoak jarraituko ditu. James D’Arcy (Cloud Atlas, 2012) izango da Steer, eta berarekin ari dira, beste batzuen artean, Barbara Goenaga, Ramon Barea edota Elena Irureta euskaldunak.