Geocaching: GPS-arekin jolasean

Geocachingak aisialdia eta teknologia uztartzen ditu. Guk esandako lekura eramaten gaituzten GPS gailuak erabiltzen dituen 'altxorraren bila' moduko jokoa da. Mundu guztian zehar milioi eta erdi 'altxor' baino gehiago daude ezkutatuta eta, gehiago edo gutxiago, bost milioi pertsonek hartu dute parte.
GPSa (Global Positioning System, Kokapen Sistema Globala euskarazko adieran) satelite bidezko nabigazio sistema da. Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailak kudeatzen du eta, beraren bitartez, dena delako objektu edota pertsonen kokapen zehatza lor daiteke, metro gutxiko aldearekin. Kokapen zehatzaren baliagarritasunari esker, erabilera anitzeko gailua bilakatu da: elbarri edota gaixoek, kirolariek, itsasontziek, topografiako lanek... guztiek erabiltzen dute GPSa. Baina hauetatik harago, egun, jolaserako ere erabiltzen da.
Geocachinga GPSa jolaserako gailutzat erabiltzen duen jokoa da. Aurkitu nahi dugun altxorraren koordenatu zehatzak sartuz, ezkutatuta dagoen objektua aurkitzea da helburua. Beraz, Geocaching jokalari batzuek altxorrak ezkutatzen dituzte, eta beste batzuek aurkitu.
Altxorra edozein lekutan egon daiteke: hiri baten erdigunean, monumentu batean, mendian, eraikin baten barruan, leku publiko edo pribatu batean (noski, pribatua denean, bertakoen baimena beharko da bai ezkutatzeko eta baita gero aurkitzeko ere). Ezkutalekuak zeharkakoak ere izan daitezke, alegia, altxor batek benetako altxorra non dagoen adierazi dezake, beste koordenatu batzuk emanez. Beti ere, oso erraz aurkitzeko moduko lekuetan ez kokatzea gomendatzen da, bilatzen ari ez den batek aurkitu ez dezan. Baina, era berean, oso leku arriskutsu edo urrunetan gordetzeak xarma kentzen dio jokoari.
Altxorrak edozer izan dezake barruan (normalean, plastikozko ontzi txikiak erabiltzen dira dena gordetzeko): mapa bat, liburu bat, CD bat, kontzertu baterako sarrerak, bitxiak, dirua... edozer gauza. Hori bai, zerbait hartzen duenari zerbait uztea eskatzen zaio, jokoak bukaerarik izan ez dezan. Gainera, altxorrak kontrakoa eskatzen ez badu behintzat, bertan utzi behar da.
Nolanahi ere, altxor guztiek, gutxienez, bisiten liburua eta idazteko boligrafo edo arkatz bat izan behar dituzte barruan, hartara, aurkitzen duen bakoitzak nahi duena idatz dezake. Hori bai: ezinbestekoa da, gutxienez, aurkitutako eguna eta ordua zehaztea, altxor bakoitzak izan dituen bisita guztien erregistro bat gorde dadin.
Hau guztia koordinatzeko, badago webgune bat. Hortaz, altxor bat ezkutatuz gero, webgune horretan erregistratu beharko dugu. Horretarako, ezinbestekoa da GPSarekin gure altxorraren koordenatu ahalik eta zehatzenak lortzea, ondoren hauek altxorra biltzen duen plastikozko ontzian eta bisita liburuan idazteko. Altxorraren jabe bakoitzak dena delako hori kontrolatuta izan behar du, aldiro-aldiro ingurumenean eragin kaltegarririk izan ez duela egiaztatu eta bere egoera aztertu.
'Altxorraren bila' digitala ere martxan da, beraz.

www.geocaching.com
Bertan erregistratzen dira altxorrak eta bertan topa daitezke honi buruzko argibide gehiago ere.
http://www.youtube.com/watch?v=-4VFeYZTTYs
Geocachinga zer den eta joko honek nola funtzionatzen duen azaltzen du ingelesez.
http://blip.tv/play/hdQHgozHOQI.html
Tokitan.tv-ko saio bat, euskaraz beraz, Geocachingaren inguruan.

Geocaching webgune ofiziala

www.geocaching.com
Bertan erregistratzen dira altxorrak eta bertan topa daitezke honi buruzko argibide gehiago ere.
What is Geocaching? bideoa
http://www.youtube.com/watch?v=-4VFeYZTTYs
Geocachinga zer den eta joko honek nola funtzionatzen duen azaltzen du ingelesez.
Geocaching Tokitan Tv-n