Gentzane Martinez de Osaba: "Erronkarik handiena Nestorren bizitza laburbiltzea izan da"

Gentzane Martinez de Osaba: "Erronkarik handiena Nestorren bizitza laburbiltzea izan da" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gentzane-martinez-de-osaba-erronkarik-handiena-nestorren-bizitza-laburbiltzea-izan-daquot/@@download/image/img-20150215-wa_1424005816.jpg
2015/02/15
elkarrizketa
Saioa Baleztena @SaioB
Zinemaldia.cat azken txanpan dela atzo ikusgai izan zen Gentzane Martínez de Osaba eta Alexander García de Vicuña zinemagileen ‘Señales de vida’ dokumentala. 2014an Donostiako Zinemaldian estreinatu zen lanak Nestor Basterretxea artistaren obra eta bizimodua ekartzen du pantaila handira.


Néstor Basterretxearen zendu zen urte berean, hilabete gutxi lehenago ikusi zuen argia ‘Señales de vida’ dokumentalak. Noiz eta nola sortu zen?


2012ko irailean hasi ginen proiektu honekin bueltaka. Garai hartan kultura saio bat egiten genuen Euskal Telebistan eta Néstor Basterretxeari saio bat eskeintzea aspaldiko nahia zen. Kasualitatez 2013ko otsailean Bilboko Arte Ederretako Museoak atzera begirako erakusketa bat eskeini nahi ziola jakin genuen eta aukera ezin hobea zela pentsatu genuen dokumentala egiteko.

Dokumentalak gertutasuna erakusten du. Nolakoa izan zen Basterretxearekin lana egitea?

Nestorrekin lan egitea oso erraza izan zen hasieratik. Gogotsu hartu zuen gure proiektua eta hasieratik prest egon zen proposatzen genion edozein gauza egiteko. Humorearekin hartu zuen gainera!

Zein izan da dokumentala egiterako orduan izan duzuen erronkarik handiena?

Erronkarik handiena Nestor Basterretxearen bizitza laburbiltzea izan da, kontutan izan behar dugu Nestorren emaria oso zabala dela eta beraz gauza asko kanpoan geratu behar ziren. Era berean, Nestorrek sormenerako duen berezko indar hori biltzea ere, erronka ederra izan da.

Erraza izan zen bere partaidetza lortzea?

Bere familiak eta baita Nestor berak ere, aurki eman ziguten baiezkoa proiektua aurkeztu genuenean, eta bere etxeko ateak parez-pare zabaldu zizkiguten. Oso harrera ona izan genuen eta hori eskertzekoa da.

Donostiako Zinemaldian aurkeztu zenuten eta Bartzelonan ere izango da. Zenbateko garrantzia du zuentzat honek?

Oso garrantzitsua da Eukal Herriko ekoizpenak, eta batez ere dokumentalak, gure mugetatik haratago ikusteko aukera izatea. Zinemaldiak eta baita Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duenak aukera hori eman digu. Garrantzitsua eta beharrezkoa da Zinemaldia.Cat bezalako jaialdiek egiten duten lana.

Documentary: SEÑALES DE VIDA. Néstor Basterretxea from marmokafilms on Vimeo.