Gengis Khan-en milioika biloba

Gengis Khan-en milioika biloba https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gengis-khanen-milioika-biloba/@@download/image/32p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Italia, Txina, Uzbekistan eta Erresuma Batuko ikerlari talde batek azaldu berri duenez, munduko 200 gizonetatik batek Gengis Khan enperadore mongoliarraren odola du zainetan. Ikerlariek, 2.000 gizonen genetika aztertu ondoren, Asiako 18 milioi gizon Gengis Khan-en ondorengoak direla ondorioztatu dute. Ikerketaren emaitza ez da harritzekoa. Izan ere, Gengis Khan mongoliarrek mendean hartutako herrialdeetako emakumeak bahitzeagatik eta, haiekin ume asko izateagatik egin zen ezagun: XIII. mendean, 20.000 ondorengo zituela zioen historialari persiar batek.