Genetikoki aldatutako eltxoak askatuko dituzte Floridan

Genetikoki aldatutako eltxoak askatuko dituzte Floridan Estatu Batuetako Florida estatuan genetikoki eraldatutako eltxoak askatuko dituzte intsektu hauen kopurua murrizteko eta transmititzen dituzten gaixotasunen zabaltzea ekiditeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/genetikoki-aldatutako-eltxoak-askatuko-dituzte-floridan/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-04-19 a las 8.07.20.png
2022/04/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Estatu Batuetako Florida estatuan genetikoki eraldatutako eltxoak askatuko dituzte intsektu hauen kopurua murrizteko eta transmititzen dituzten gaixotasunen zabaltzea ekiditeko.
Genetikoki aldatutako eltxoak askatuko dituzte Floridan

Ez, hau ez da Black Mirror telesaileko atal bat, hau errealitatea da. Estatu Batuetako Ingurumenaren Babeserako Agentziak (EPA ingeleseko sigletan) genetikoki aldatutako eltxoak askatzea onartu du plagak kontrolatzeko neurri bezala. 2021. urtean ekin zioten programa pilotu honi Floridako Cayos-en. Orain Floridako Estatu osora zabaltzea da asmoa. 

Eltxo arrak sortu ditu Oxitec deitutako bioteknologia erakunde batek, eta emeak hiltzen dituzten geneak garraiatzeko eraldatuak izan dira. Izan ere, emeak dira hozka egiten dutenak eta gaixotasunak transmititu. Aipatu, begirada batekin ezin direla ohiko eltxoak eta genetikoki aldatuak ezberdindu. 

Eltxo ar hauek emea estaltzen dutenean, ondoren jaiotako kumeetatik, soilik arrek bizirauten dute. Emeak jaio eta berehala hiltzen dira. Gene hau herentzian jasotzen dutenek ere ez dute ondoren emerik izango. Honen helburua eltxoek transmititzen dituzten gaixotasunak ekiditea da. 

EPAk jada, hauen askatzea onartu du, orain zein momentutan askatu behar diren zehaztu behar da. Dakiguna da, Oxitec enpresak 2.4000 milioi eltxo askatuko dituela 2022-2024 urteetan zehar. 

Ingurumenaren aldeko taldeak euren kezka agertu dute. Uste dute genetikoki eraldatutako eltxoek, kendu ditzaketena baino arazo gehiago sortu ditzaketela, bai ingurumenean eta baita osasunean ere. Eta argi adierazi dute, hau aurra eraman aurretik EPAk arazo errealen berrikusketa bat egin beharra duela.