Generoaren auzia eta bertsolaritza uztartuko dituzte Villabonan

Bertsozale Elkarteko genero batzordeak 'Umorez: generoa bertsolaritzan' izenburupeko jardunaldiak antolatu ditu datozen bi ostegunetarako.
Bertsolaritza eta generoa hizpide hartuta, lau hitzaldiz osatutako jardunaldiak egingo dira otsailean zehar Bertsozale Elkarteak Villabonan duen egoitzan. Jone Miren Hernandez antropologoa, Xabier Odriozola antropologoa eta Gizon Taldeen koordinatzailea, Leire Ibarguren Azpeitiako Udaleko Parekidetasun Batzordeburua, eta Maialen Lujanbio bertsolaria eta Judith Montero musikaria izango dira hizlari gonbidatuak.
Villabonara hurbiltzerik ez duenak www.bertsoa.com atarian jarraitu ahal izango ditu hitzaldiak zuzenean. Bestalde, solasaldia luzatu nahi dutenek hitzaldien ostean afaritan gelditzeko aukera dute, beti ere erreserba aldez aurretik eginda umorez@bertsozale.com helbidera mezua bidalita.
Hona egitaraua:
Otsailak 3, osteguna
18:00etan: Jone Miren Hernandez. Emozioen labirintuan: Emakumeen hitza, ahotsa eta bertsolaritza: norabide ezberdin baten bila?
19:30ean: Xabier Odriozola. Parekidetasuna eta maskulinitate berriak.
Otsailak 10, osteguna
18:00etan: Leire Ibarguren. Nolako umorea egin nahi dugu emakumeok arte eszenikoetan tesinan oinarritutako hitzaldia.
19:30ean: Maialen Lujanbio eta Judith Montero. Ornitorrinkus lanaren interpretazioa.