Genero inklusiboko Barbie-ak iritsi dira!

Genero inklusiboko Barbie-ak iritsi dira! Mattel konpainiak panpina inklusiboak merkaturatuko dituela adierazi du. Panpina hauek gonarekin edo galtzarekin jantzi ahalko dira, ile motza ala luzea izan dezakete eta ez dituzte ohiko genero arauak jarraituko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/genero-inklusiboko-barbie-ak-iritsi-dira/@@download/image/Captura de pantalla 2019-09-30 a la(s) 07.59.37.png
2019/09/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Mattel konpainiak panpina inklusiboak merkaturatuko dituela adierazi du. Panpina hauek gonarekin edo galtzarekin jantzi ahalko dira, ile motza ala luzea izan dezakete eta ez dituzte ohiko genero arauak jarraituko.
Genero inklusiboko Barbie-ak iritsi dira!

"Sortu daitekeen mundua" (Creatable World) deitutako linea honek umeen esku utziko du euren panpinak nolakoak izatea nahi duten inongo genero mugarik gabe. Haurrek aukeratu ahalko dute janzkera ugariren artean aukeratzea eta baita ile orrazkera ezberdinen artean ere.

Jostailuak kultura baten isla direnez eta mundua berdintasunera bidean doanez (teorian bederen), jostailuek ere hala egin behar dutela adierazi du Kim Culmone, Mattel Fashion Doll Design-eko presidente ordeak.

Mattel-eko ordezkariak adierazi du enpresak ikerketa bat burutu zuela honen inguruan eta frogatu zuela haurrek ez zutela nahi generorik jostailuetan. Horregatik linea honek haurrei libreki direna adierazten uzten diete. Horrekin batera, konpainiak espero du jostailu hauek pertsonei modu zabalagoan pentsatzen lagunduko diela umeen onurarako.

Time aldizkariaren arabera Mattel-ek Estatu Batuetako zazpi estatuetako 250 familiarekin probatu zituzten jostailu hauek, horien artean trans bezala identifikatzen ziren 15 haurrekin. Pare bat umek adierazi zuten eguberri eguna beldurrez itxaroten zutela, bazekitelako zuhaitzaren azpian egongo zen oparia ez zela beraientzat izango. Panpina hauek eskuetan adierazi zuten, lehengoz beraientzat zen zerbait edukiko zutela, jostailu hauek edozein izan baitaitezke.

Lehen produktuak sei panpina izango dituzten kitak izango dira, bakoitza azal kolore ezberdin batekoa. Kit bakoitzak panpina bat izango du aukeratzeko bi ile orrazkerarekin. Horrez gain, hainbat arropa ezberdin ere izango ditu kaxak.