Genero indarkeria kasuak, gora

Genero indarkeria kasuak, gora https://www.gaztezulo.eus/albisteak/genero-indarkeria-kasuak-gora/@@download/image/2012741111Datu_Dantza.jpg
2012/12/13
berria
40 genero indarkeria kasu atzeman ditu Ertzaintzak, batez beste hilero, 2012an. Gehienetan, gizonezkoek bikotekidearen edota bikote ohiaren aurka kolpeka eta mehatxuka burututako erasoak dira. Iazko garai bereko datuekin alderatuz, eraso kopurua ia berdin mantendu da, baina zifra beldurgarria da: etxeko indarkeria kasuak bikoiztu egin ziren 2010etik 2011ra, eta eraso matxistek ere %54 egin zuten gora iaz. Bereziki jazarpen psikologikoa jasaten dute emakumeek.