Genero estetikaren amaiera

Genero estetikaren amaiera Makillajea ez da emakumeen kontua soilik; Z belaunaldiak argi utzi du edertzearen arteak ez duela sexurik bereizten. Negozio berri bat loratzera ote doa? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/genero-estetikaren-amaiera/@@download/image/720c9e99-7dcd-4e11-9d51-00d49a6cd726-boybeauty.jpg
2019/11/15
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Makillajea ez da emakumeen kontua soilik; Z belaunaldiak argi utzi du edertzearen arteak ez duela sexurik bereizten. Negozio berri bat loratzera ote doa?
Genero estetikaren amaiera

Grammy Latinoak banatu berri dituzte, eta bertan ikusi dugunez, gizonek atzean utzi dituzte garai bateko estetika arau zurrun eta maskulinoak. Koloretako arropak, generorik adierazten ez duten jantziak, bitxiak, margotutako azkazalak eta makillajea. Zergatik ez?

Z belaunaldiak murru asko apurtu ditu, eta orain, makillajearen iraultza hasi du. Hala, makillajea ez da aurpegian izan ditzakegun "defektuak" ezkutatzeko erabiltzen, irudimena astindu eta kolore zein formekin jolasteko tresna bihurtu da. Ez da lotsak ezkutatzeko ezkutua, bakoitzak adierazi nahi duen hori marrazteko arte mota bat baizik. Eta gizonentzat emakumeentzat bezainbeste balio du.


Bad Bunny musikaria azazkalak margotzen.

Bad Bunny belaunaldi honetako ikonoetako bat bihurtu den musikaria ikusi dezakegu bere azken bideoklipean azkazalak margotzen, Brookly Beckham Chloe Moretzekin batera begiak margotzen, hala Game Of Thrones-eko Maisie Williams Reuben Selby bere mutilarekin arropak, ilea eta makillajea konbinatzen.

Eta argi izan makillajearen erabilerak ez duela inolako loturarik bakoitzaren generoarekin edota sexu orientazioarekin ere; adibidez, mutilek azkazalak margotzeko joera mundu osoan ari da zabaltzen. Bota begiratu bat #mennails traolari Instagramen. Gainera, #makeupisgenderless mugimendua bolo-bolo dabil sareetan. Argi dagoena hauxe da; makillaje enpresak oso pozik daudela genero arauen amaierarekin.