General Patton vs The X

General Patton vs The X https://www.gaztezulo.eus/albisteak/general-patton-vs-the-x/@@download/image/53p12-1.jpg
2005/06/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
X Ecutioners
53.zenbakia
General Patton vs The X
Askotan esan izan dugu, gaur egungo rap abeslari, musikari eta ekoizle arrakastatsuenek norabidea galdua dutela. Diruaren sukarrak jota edo, produkzio katean ariko balira bezala kaleratzen dituzte diskoak. Eta arimarik gabeko erritmo errepikakorrak izan ohi dira horren emaitza. Disko honetan, X-Ecutioners kolektibokoek beren trebezia erakuten digute scratch eta sanplerraren teknikan, rap komertzialetik ihesi. Osorik entzuteko baino, esperimentatzeko diskoa da honako hau. Biniloan kaleratu balute, dituen sanpler eta soinu joko guztiekin, aproposa izango litzateke disko-jartzaileek scratchak egiteko. Scratch-aren eta sanplerren zoroentzako soilik.