Geltoki intermodala

Geltoki intermodala https://www.gaztezulo.eus/albisteak/geltoki-intermodala/@@download/image/85p10Metroa.jpg
2012/12/13
berria
Geltoki intermodala
Azkenaldi honetan, ugaritu egin dira hainbat garraio mota bateratzen dituzten geltoki intermodalak. Dena den, nahasketa horrek arazoak eta gaizki-ulertuak ere sor ditzake, nonbait. 52 urteko emakume alemaniar batek istilu (eta istripu) ederra eragin zuen bere autoarekin Dusseldorfeko metroko Nordstrasse geltokian sartzerakoan. Emakumea onik atera zen autotik, baina geltokiak 1.500 euroko kalteak izan zituen.