Geltoki gehiago gaueko autobusetan emakumeentzat

Emakumeen segurtasuna bermatzeko helburuarekin, Bilbon autobus geltoki gehiago jarriko dituzte. Neurria aho batez onartu dute, eta asko gustatu zaie ere Donostia eta Gasteizko agintariei; geltoki gehiago, emakumeak etxetik ahal bezain gertu uzteko, kalean oso denbora laburrean ibili daitezen, babesera ahalik eta azkarren iristeko.
Hori baita neurri honen helburua; emakumeak kaletik bakarrik ibili behar ez izatea, edo kalea zeharkatzeko behar duten denbora hori laburtzea. Neurriak biziak salbatzeko balio du, eta hori positiboa da, baina... Zein da emakumeak kalean babesgabe egotearen arrazoia? Benetako arazoa, konponbidea behar duena, ez al da emakumeak mehatxatzen dituena? Zeintzuk dira mehatxu horrekin akabatzeko hartutako neurriak?
Au bout de la rue film laburrak oso ondo islatzen du emakume batek gauean bakarrik ibiltzean bizi duena.