Geldiezina: 'Handia' filmak 13 hautagaitza Goyetan

Geldiezina: 'Handia' filmak 13 hautagaitza Goyetan Pelikula onena, zuzendari onena, aktore berri onena, jatorrizko gidoi onena, jatorrizko musika onena... Arregi eta Garañoren filmak ez dio hazteari utzi! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/geldiezina-handia-filmak-13-hautagaitza-goyetan/@@download/image/1508423789_618495_1508425753_noticia_normal.jpg
2017/12/13
Pelikula onena, zuzendari onena, aktore berri onena, jatorrizko gidoi onena, jatorrizko musika onena... Arregi eta Garañoren filmak ez dio hazteari utzi!
Geldiezina: 'Handia' filmak 13 hautagaitza Goyetan

Hamahiru izendapen  lortu ditu Aitor Arregi eta Jon Garañoren Handia filmak Goya sarietan, eta faboritoen artean dago. Otsailaren 3an banatuko dituzte sariak, eta Handiak honako sariak lortu ditzake: pelikula onena, zuzendari onena (Arregi eta Garaño), jatorrizko gidoi onena (Arregi, Andoni de Carlos, Garaño eta Jose Mari Goenaga), jatorrizko musika onena (Pascal Gaigne), aktore berri onena (Eneko Sagardoi), produkzio zuzendaritza onena (Ander Sistiaga), argazki zuzendaritza onena (Javier Agirre Erauso), muntaketa onena (Laurent Dufreche eta Raul Lopez), zuzendaritza artistiko onena (Mikel Serrano), jantzi diseinu onena (Saioa Lara), makilaje onena (Ainhoa Eskisabel, Olga Cruz eta Gorka Agirre), soinu onena (Iñaki Diez eta Xanti Salvador) eta efektu berezi onena (Jon Serrano eta David Heras). Zorionak!