Geldi epaiketak!

Londresen munduko kirolari onenak bilduko dira uda honetan, bertan izango baitira Olinpiar Jokoak uztailaren 27tik abuztuaren 12ra bitarte. Mundu osotik etorritako jendetzak kaosa ekarriko du hiriko kale eta errepideetara. Horregatik, egun horietan epaitegietara joan behar duten lekuko, epaile eta epaimahaietako kideak berandu iris ez daitezen, epaiketen erdiak bertan behera utzi ditu Gorte Nagusi Kriminalak. Dena den, auziak ez dira ebazpenik gabe geratuko, eta giroa baretutakoan abiatuko dituzte, ingelesen puntualtasuna oztopatuko duen trafikorik ez dagoenean.