Gel hidroalkoholikoa duen eskumuturrekoa

Gel hidroalkoholikoa duen eskumuturrekoa Covid-19a geratzeko iritsi denez, oraingoz bederen, diseinuaren munduak birusarekiko elkarbizitza hobetzeko formula berriak bilatzen jarraitzen du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gel-hidroalkoholikoa-duen-eskumuturrekoa/@@download/image/HzUSky0U-e1596809631196.jpg
2020/08/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Covid-19a geratzeko iritsi denez, oraingoz bederen, diseinuaren munduak birusarekiko elkarbizitza hobetzeko formula berriak bilatzen jarraitzen du.
Gel hidroalkoholikoa duen eskumuturrekoa

Lehendabizi distantzia soziala mantentzeko ideiak sortu ziren eta mota zein kolore guztietako maskarak. Hauei gehitu behar zaie orain Cleands: gel hiro-alkoholikoz bete daitekeen eskumuturrekoa. 

Smart erloju baten itxura antzekoa du eta 20-25 ml gel biltegiratzeko banagailua du. Dosifikatzailea xiringa-mutur batekin betetzen da gel hidro-alkoholikoa duen ontzia eta eskumuturrekoa elkartuz
.

 
Arturo Santamaría eta Álvaro Vázquez dira Cleands eskumuturrekoaren sortzaileak. Hauek ziurtatu dutenez sorkuntza prozesu osoan zehar osasun profesionalen aholkuak eduki zituzten. Honela, hauek euren beharrak helarazteaz gain, aholkuak ere eman zizkieten ahalik eta eskumuturrekorik seguruena eta higienikoena ekoizteko. 

Cleands sei koloretan eskuragarri dago eta bere pisua ez da 37 gramotara ere iristen. Euren web gunean erosi daiteke, eta baita farmazia zein parafarmazietan. Eskumutur bakoitzagatik lortutako etekinen portzentaia bat ONG batera igorriko dute.