Gel hidroalkoholiko guztiek ez dituzte berme berdinak eskaintzen Covid-19aren aurrean

Maskararekin batera, osagai preziatu bilakatu da pandemia garai honetan gel hidroalkoholikoa. Baina pandemia hasieran ez zegoen nahikoa guztiontzat. Hori dela eta, destilategiak eta kosmetika enpresak gel hidroalkoholikoak ekoizteari ekin zioten.
Askok ordea hauen eraginkortasuna frogatu gabe merkaturatzen dituzte gelak. Izan ere, gel hidroalkoholikoaren merkaturatze prozesua luzea izan ohi da, saiakera asko egiten dira birus, bakteria eta onddoekin hauen eraginkortasuna frogatzeko. Hori dela eta, egun merkatuan dauden gel hidroalkoholiko askok ez dituzte berme guztiak eskaintzen desinfektatzeko garaian. Gel kosmetiko hauen helburua eskuak garbitzea bada ere, euren desinfektatze ahalmena ez dago frogatua. Hauek gel higienikoak lirateke, baina ez desinfektatzaileak.
Biztanleriaren gehiengoak gel higieniko eta desinfektatzaileen arteko ezberdintasunak ez ditu ezagutzen ordea, baina koronabirusaren aurka bi produktuek eskaintzen dituzten bermeak ezberdinak dira oso. Arauak betetzen dituzten gel desinfektatzaileak birusen aurka eraginkorrak direla frogatu dute, besteek ez. Webgune honetan agertzen dira autorizatutako gel hidroalkoholikoak.
Bestalde, gel higienikoak ez dira autorizatuak izan eta ez dituzte desinfektatzaileen bermeak betetzen. Honek esan nahi du gel higieniko guztiek ez dutela ezertarako balio koronabirusaren aurrean? Ez, baina euren osagaiak behatu beharra dago; alkohol portzentaia edo dituzten molekula desinfektatzaileak. Oro har, %60-90 bitarteko alkohol portzentaia duten produktuak egokiak izan behar lukete koronabirusaren aurka. Clorhexidina edo cloruroa bezalako desinfektatzaileak badituzte ere eraginkorrak dira.
Arazoa ordea da, gel hidroalkoholiko higienikoek ez dutela nahikoa alkohol (%60tik behera) eta ez dituztela molekula desinfektatzaileak. Kezkagarria da arazoa, asko eta asko balio ez duten gelak erosten ari baitira, segurtasun sentsazio faltsua emanez. Irudizkoena xaboi eta urarekin eskuak garbitzea da, baina beti ezinezkoa denez gel hidroalkoholiko eraginkorra eskura edukitzea ezinbestekoa da. Birusari aurka egiteko dugun armarik eraginkorrena baita eskuak garbi edukitzea.