Gehituk Magazine festa antolatu du larunbaterako

Magazine aldizkariaren 50. zenbakia kalean dela eta, Gehituk lumaz eta glamourez beteriko festa egingo du datorren larunbatean, azaroak 7, Donostiako Egia auzoko Jareño Kultur Etxean.
Gaueko 23:30etik aurrera, musikarik eta pintxorik behintzat ez da faltako Jai Alai kalean. Oraingo honetan, gainera, Deborah Ombres telebistako izar transformista gonbidatu dute bere emanaldiarekin giroa are gehiago berotzeko.
Sarrerak, dagoneko, 15 eurotan (sarrera + edari bat) salgai daude Gehituren Donostiako egoitzan.