Gehiegizko turismoa benetako arazo bihurtu da ingurugiroarentzat

Gehiegizko turismoa benetako arazo bihurtu da ingurugiroarentzat Masen turismoa errealitate bat da eta onura bat askorentzat, edozein herrialde bisitatzeko inoiz baino aukera gehiago baititugu, beste kulturak ezagutuz eta esperientzia berriak biziz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gehiegizko-turismoa-benetako-arazo-bihurtu-da-ingurugiroarentzat/@@download/image/turismo-de-masas.jpg
2020/02/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Masen turismoa errealitate bat da eta onura bat askorentzat, edozein herrialde bisitatzeko inoiz baino aukera gehiago baititugu, beste kulturak ezagutuz eta esperientzia berriak biziz.
Gehiegizko turismoa benetako arazo bihurtu da ingurugiroarentzat

Alta, gehiegizko turismoa ez da onura ingurugiroarentzat. Munduko turismoak karbono lorratz erraldoia uzten du doan tokira eta ingurugiroaren narriaduran laguntzen du. Egun izugarri zaila da inguru natural isolatuak aurkitzea edo birjinak direnak.

Horretaz gain masa turismoak izugarrizko kutsadura sortzen du. Hamar turistatik zortzik itsasertzetara bidaiatzen du, hondartzak direlarik helmugarik desiratuenak. Horrek ez dio onurarik ekartzen itsasoko ekosistemari. Hondartzak zaborrez estaltzen dira eta itsasertzeko gune zaurgarriak turistez bortxatuak izan ohi dira, inguruko urak kontaminatuz.

Turismoa gorenen dagoen sasoietan mediterraneoko itsasertzetako zaborrak %40 hazten dira Nazio Batuen Erakundearen arabera. Ironia ikusgarria da, izan ere, turismo mota honek Lurreko edertasun naturala saltzen du, ez du gero ordea, berau zaintzeko ezer egiten. Alderantziz, honen dekadentzia dakar oso modu ikusgarrian hau ere.

Mediterraneoa da helmuga turistiko ospetsuenetako bat munduan, urtero 220 milioi turista gerturatzen direlarik bertara. Kopuru hau bi hamarkadetan haztea espero da 350 milioi turistetara. Horietatik ia erdiak hondartzak bilatzen dituzte, eta nahita ala nahi gabe ingurugiroan sekulako kalteak eraginez guztion hondamendirako.