Gehiegi lan egiteak ingurugiroa kaltetzen du

Gehiegi lan egiteak ingurugiroa kaltetzen du Planetaren etorkizunak axola badigu, lan egiteko formula berriak topatu beharko ditugu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gehiegi-lan-egiteak-ingurugiroa-kaltetzen-du/@@download/image/MW-FD366_na_wor_20170109173158_ZQ.jpg
2020/07/06
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Planetaren etorkizunak axola badigu, lan egiteko formula berriak topatu beharko ditugu.
Gehiegi lan egiteak ingurugiroa kaltetzen du

Etxean konfinatuta igaro ditugun hilabeteetan ingurugiroak arnas apur bat hartu du; hala ikusi dugu, adibidez, hiriburu nagusietako aire kalitateak hobera egin duenean edo animaliek bereak ziren eremuak berreskuratu dituztenean. Baina itxialdia amaitu eta lehengora bueltatu gara besterik gabe, eta horrekin batera, akabo ingurugiroaren errekuperatzea.

Baina Klima Aldaketaren ondorio latzen atzera kontua aurrera doa, eta lehenago ala beranduago hartu beharko ditugu ondorio lazgarri horiek ekiditeko neurriak. Horietako bat lanordu gutxiago egitea izan daiteke, eta adibidez, asteko jarduna 5 egunetik 4ra murriztea; neurri horrekin, milaka lagun lantokira joateari utziko liokete astean egun batez, eta enpresak 3 egunez egongo lirateke itxita, aztarna klimatikoa murriztuz.

Neurri hau nahiko eraginkorra izan daitekeen arren, ez litzateke nahikoa izango; garrantzitsua da garraioan aldaketa nabarmena egitea, eta hainbat industriek beren produkzioan aldaketa sakonak egin beharko lituzkete benetakoa aldaketak nabaritu daitezen. 

Baina; zenbateko eragina izango luke astean egun bat gutxiago lan egiteak? Utah estatuan esperimentua egin zuten, eta hau izan zen emaitza; urtean 2 milioi euroko aurrezpena eta airera 12.000 tona CO2 gutxiago isurtzea. Ez da gutxi!