Gegen Sozis

Zein ederra den ezkerrekoa izatea, benetan ederra, hori baita sasiaurrerakoi izatearen hoberena, gainontzekoen barru ustel berberarekin aurpegi ederra mantentzen dela. Adibidez, nahiz eta munduko enpresari dirudunena izan, Sudaneko umeentzako diru bilketa batean zure irudia erabiltzeak pertsona on bihurtzen zaitu. Era honetako jendaila da gaur egungo bizi-eredu berria, aberats kontzientziadunak. Baina sakonean ahaztu egiten dute pobreziaren aurka borrokatzerik ez dagoela aberatsen aurka ez bada borrokatzen.
Entzun. Badakigu
gure etsaia zarela. Horregatik
hormaren kontra jarriko zaitugu.
Azkenean, zazpi urte ondoren, azaldu da Euskaldunon Egunkariaren inguruko auziaren emaitza, eta sozialdemokrata eta ez hain demokrata ugarik adierazi dute beraien poztasuna justiziaren funtzionamendu "onarengatik". Agian ez dute gogoratzen "No a la Guerra" oihukatzen zuten bitartean Fermin Muguruzari euskarazko kantarik hoberenaren saria jasotzen ari zela egindako txistuak, Egunkariaren alde azaldu zelako.

Baina zure
meritu eta ezaugarri onak direla eta
horma on baten aurka jarri
Feminismoa ere gure politikari sasiezkerrekoen agendan sartu da eta bandera morea haizaratu dute. Orain, espainiar gerra ministeritzan emakume bat da buru sozialdemokraziaren berdintasun eredu faltsuari esker. Agian "No a la Guerra" oihukatu zuten memoriarik gabeko ugariri gogoratu beharko zaie Iraketik atera eta Afganistanen sartu zituztela tropak.

...eta horma on batean,
bala on batekin disparatuko zaitugu,
eta pala on batekin lur on batean lurperatuko.
Beraz, ez pentsa munduan zerbait aldatzera doanik feminismoaz, ekologiaz edota pobreziaz azkenaldian jende gehiegi hitz egiten ari delako. Sua urrun dagoenean kea ikusten da besterik gabe, eta samurra da horren aurka putz egitea. Suaren berotasuna sentitzean borrokatu behar da errotik itzaltzeko; gizarte honen zenbait balore irauli eta aldatzeko.
Tartekaturiko poema Bertol Brecht poeta alemanak idatzirikoa da eta Slavoj Zizek filosofo eslobeniarrak aukeratutakoa, faltsukeriaren aurkako agertuz esaldi bikain horietan.

Jaso aldizkaria

Urtean 25€
Kultur apur batek ez dizu kalte egingo. Zauden tokian zaudela jaso GAZTEZULO