Gears of War 3 (Xbox 360)

Gears of War 3 (Xbox 360) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gears-of-war-3-xbox-360/@@download/image/20111144806Gears_of_War_3.jpg
2011/11/04
kritika
Testua: Testuak: Sergio Peña (www.larrabetzu.org/sergio)
123.zenbakia
Historian izan den sagarik garrantzitsuenetakoaren amaiera dugu hau. Epic Games garatzaileak sortua, itxaropenez, anaitasunez, biziraupenez eta momentu epikoz betea dator. Hemezortzi hilabete pasatu dira gizakien azken hiria erori zenetik eta oraindik Locust-en aurkako gudak dirau. Bien bitartean, beste espezie baten mehatxua planeta kutsatzen ari da barnetik, lur azpitik. Marcusek eta bere kideek erlojuz kontra salbatu beharko dute giza arraza.