GAZTEZULOko harpidedunentzako deskontua!

GAZTEZULOko harpidedunentzako deskontua! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztezuloko-harpidedunentzako-deskontua/@@download/image/kode_1403183370.jpg
2014/06/19
berria
Bideojokoak eta aplikazioak programatzen ikasi nahi duzu? Kode_Eskolak SCRATCH programari buruzko ikastaroa antolatu du uztailean, eta GAZTEZULOko harpidedunek %10eko deskontua izango dute matrikulan.

Donostian izango da SCRATCH ikastaroa, uztailean zehar, eta 20 orduko iraupena izango du. Ikasleak aukeratu beharko du uztaileko bigarren, hirugarren edo laugarren astean burutuko duen. 70 euroko kostua du, baina GAZTEZULOko harpidedunek %10eko deskontua izango dute. Oraindik harpidedun ez bazara, egin harpidetza urtean 20 euro bakarrik ordainduta, ikastaroan deskontua jasoko duzu, eta gainera, disko bat oparituko dizugu.

Ondoko estekan aurkituko duzu izena emateko formularioa. Iruzkinen koadroan adierazi GAZTEZULOko harpideduna zarela.

Izena eman