GAZTEZULOk ONLINE DENDA IREKI DU!

GAZTEZULOk ONLINE DENDA IREKI DU! Aldizkari zaharrak, LAMI komikia eta gure mertxandising guztia klik batean eskuratu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztezulok-online-denda-ireki-du/@@download/image/Captura de pantalla 2017-12-11 a la(s) 11.06.23.png
2017/12/11
berria
Aldizkari zaharrak, LAMI komikia eta gure mertxandising guztia klik batean eskuratu!
GAZTEZULOk ONLINE DENDA IREKI DU!

Urtea amaitu aurretik, sorpresa bat daukagu zuentzat! Gure produktuak klik batean etxean jasotzeko aukera izan dezazuen, ONLINE DENDA jarri dugu martxan! Bota bistazo bat!

 

LAMI KOMIKIA

Durangoko Azokako produktu izarra izan dugu Lami komikia. Mikel Antero gure ilustratzaileak sortutako Lami, Talo eta Galtzagorriren abenturak kontatzen ditu liburuaren erdiak, eta beste erdiak, Anteroren imajinariotik ateratako pertsonaia mitologiko guztiekin sortutako bestiario zoragarria topatuko duzu. Gabon hauetarako opari perfektua da!

 

Komikiarekin batera, Galtzagorri bihurriaren irudidun kamisetak eta poltsak ere, dendan aurkituko dituzu.

 

*ESKAINTZA: Gabonetarako erosten baduzu, Mikel Anterok sinatutako Galtzagorri bat marraztuko dizu!

 

 

ALDIZKARIAK

Harpideak izan edo ez, baliteke azken zenbakietako bat faltan izatea. Ez larritu! Gure dendan salgai aurkituko dituzu hilero argitaratzen ditugun aldizkariak. Hilabete bateko altxor preziatua faltan baduzu, bisitatu denda!

 

 

MERTXANDISING

Aldizkariez gain, mertxandising moloia era badugu zuretzat; GALDER IZAGIRRE argazkilariaren 2018 EGUTEGIA aurkituko duzu, eta baita LAMI komiko Galtzagorri pertsonaian oinarritutako kamiseta eta poltsa ere. Horrekin batera, Mikel Anterok sortutako Astrolapiko komikian oinarritutako kamisetak eta poltsak ere, dendan izango dituzu salgai.

 

 

 

PREZIOEN TAULA

  • Aldizkariak: 3 €
  • 2018 Egutegia: 2 €
  • LAMI Komikia: 20 €
  • Galtzagorri kamiseta: 10 €
  • Galtzagorri poltsa: 5 €
  • Astrolapiko kamiseta: 10 €
  • Astrolapiko poltsa: 5 €

 

BIDALKETA GASTUAK: Erositako produktuak Gaztezulon jaso nahi badituzu, bidalketa gastuak DOAN. Etxean jaso nahi badituzu, bidalketa gastuak 3€. 60€ edo gehiagoko erosketak egiten badituzu, bidalketa gastuak DOAN.