GAZTEZULOk hamar urte bete ditu eta zenbaki berezia kaleratu du

GAZTEZULOk hamar urte bete ditu eta zenbaki berezia kaleratu du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztezulok-hamar-urte-bete-ditu-eta-zenbaki-berezia-kaleratu-du/@@download/image/2010108779bebe_gaztezulo_111.jpg
2012/12/13
berria
Urtemuga ospatzeko zenbaki berezia kalean da. Bebe musikaria, Kilian Jornet mendi lasterkaria, Marta Etura aktorea, Tania Llasera aurkezlea, Aitor Zubieta pilotaria... Pertsonaia horiek guztiak elkarrizketatu ditugu. Urtemugaren haritik, bestalde, bideo lehiaketa abian da eta urriaren 15ean ostirala, doako kontzertua izango da Bilboko Kafe Antzokian; Esne Beltzak joko du.

Urriko zenbakian, zenbait atal berezi daude. Esate baterako, 11 idazlek eta beste 11 ilustratzailek 2000tik 2010era bitarteko gertakizun nagusiak ekarri dituzte gogora. Aurten, GAZTEZULOk bezala, urtemuga ospatu edo ospatzear diren elkarteek edo taldeek ere txokoa dute aldizkarian.