GAZTEZULOk 20 urte bete ditu!

GAZTEZULOk 20 urte bete ditu! Urriak ilunak izan ohi dira, tristeak askorentzat, baina guk festa giroan biziko dugu aurtengoa. Izan ere, GAZTEZULO proiektu komunikatiboak 20 urte bete ditu! Eta aurten nahi genuen moduan ospatzerik ez badugu ere aldizkaria hainbat ezustekorekin dator, ezagutu nahi? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztezulok-20-urte-bete-ditu/@@download/image/IMG_3715.jpg
2020/10/02

Ilustrazioa:  Oihana Egaña

Urriak ilunak izan ohi dira, tristeak askorentzat, baina guk festa giroan biziko dugu aurtengoa. Izan ere, GAZTEZULO proiektu komunikatiboak 20 urte bete ditu! Eta aurten nahi genuen moduan ospatzerik ez badugu ere aldizkaria hainbat ezustekorekin dator, ezagutu nahi?
GAZTEZULOk 20 urte bete ditu!

Dakizuen bezala, 20 urtetan, ezinbestean aldatuz joan gara, beti ere gure funtsa ez aldatzeko helburuarekin. 20 urte hauetan, GAZTEZULO, sortzaile, kirolari zein eragile interesgarriei ahotsa ematen saiatu da, baita gai interesgarriak eta kultur gomendioak zabaltzen ere. Izan ere, orain zabaltzen ari den kultura beharrezkoa da aldarria hasieratik eduki du tatuatua proiektu honek bere bihotzean. 

GAZTETXULO eta GAZTEZULO
Hori dela eta, nostalgia batzuetan aurrera jarraitzeko aitzakia izan daitekeenez, urriko aldizkariak bi zati izango ditu. Datorren ostiralean argitaratuko den aldizkarian hastapenetako diseinua gogorarazi nahi izan dugu eta horregatik aldizkariaren alde batek Gaztetxulo garaiko diseinua izango du (beharbada azalean agertzen diren aurpegietakoren bat ezaguna egingo zaizu). Bertan, gure 20 urtetako ibilbideari errepaso bat ematen diogu, lehengo zenbait atal berreskuratuz. Oihana Egañak guretzat bereziki egindako ilustrazioak ere aurkituko dituzu, baita Gartxot Unsainek urteurrena ospatzeko egindako bertsoa ere. Harro baikaude honaino iristeko egin dugun guztiaz eta horregatik gure buruari omenalditxo bat egin nahi izan diogu.



Alta, aurrera begira jarriak ditugu begiak eta aldizkariari buelta eman ez gero beste azal bat aurkituko du irakurleak: egun ezagutzen duen GAZTEZULO. Bertan Aitziber Garmendia da protagonista eta baita ohiko beste atal batzuk ere. Garmendia urte luzez izan da, eta da, euskal umorearen aurpegia, eta horregatik 20. urteurreneko aldizkarirako gonbidatu hoberik ez zegoen. Izan ere, proiektu komunikatibo hau, modu batean edo bestean, beti saiatu da umore eta urratze puntu hori mantentzen, ahalik eta modu freskoenean gazteei interesatzen zaizkien gaiak eurengana hurbilduz, euskaratik eta euskaraz. Ez dakit asmatu ote dugun, baina hemendik aurrera ere saiakera horretan ez dugu amore emango. Umorea baita kritikarako arma boteretsuena, eta egun, baita zentsuratuena ere; guk ordea ez dugu isiltzeko asmorik.



Beraz, 20 urteak ospatzen, urri honetatik hasi gara, ahal den neurrian, osasun krisiak hala behartuta, aldizkari berezi hau sortuz. Baina datorren urtean 20+1 urteak ospatzeko prestakizunekin gabiltza jada, adi egon!