GAZTEZULO-REN “GOSEX” PROIEKTU BERRIA JAIOTZEAR DA!

GAZTEZULO-REN “GOSEX” PROIEKTU BERRIA JAIOTZEAR DA! Nobedadeak ditugu zuentzat, gaztezulotarrok! Izan ere, proiektu berria jarriko dugu martxan, eta zuen laguntza behar dugu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztezulo-ren-201cgosex201d-proiektu-berria-jaiotzear-da/@@download/image/Captura de pantalla 2024-07-01 a las 13.30.00.png
2024/06/06
Nobedadeak ditugu zuentzat, gaztezulotarrok! Izan ere, proiektu berria jarriko dugu martxan, eta zuen laguntza behar dugu.
GAZTEZULO-REN “GOSEX” PROIEKTU BERRIA JAIOTZEAR DA!

Gaztezulon proiektu berria jarriko dugu abian laster, sexuaren inguruko gaiak sakon jorratzeko. Gosex izango du izena proiektuak, eta lan eta lan ari gara haren itxura eta edukiak definitzeko. Hori dela eta, zuen iritzia jakin nahi dugu, eta galdetegi labur hau prestatu dugu zuen kezken, interesen eta gustuen berri izateko. Zuen ekarpenek proiektua hobeto bideratzen lagunduko digute.

GALDETEGIA

Gainera, jostailu erotiko sorta bat zozkatuko dugu galdetegia erantzuten duzuenon artean. Mila esker aldez aurretik!