GAZTEZULO plastikorik gabe banatzen hasi gara!
Hemendik aurrera, urtean 90.000 plastiko poltsa gutxiago erabiliko ditugu banaketan.

Erabilera bakarreko plastikoen inguruan hamaika albiste egin ditugu, baina, eta zer gertatzen da GAZTEZULO aldizkaria banatzeko orain arte erabilitako plastiko poltsekin? Kontuak atera ditugu, eta urtean 90.000 plastiko poltsa behar ditugu aldizkaria helarazteko. Orain arte.
Antza inprimategiari esker, hemendik aurrera GAZTEZULO aldizkariak %100 konpostagarriak diren patata fekularekin egindako poltsetan banatuko ditugu; hala, otsaileko GAZTEZULO etxean jaso duzuenok, ez ahaztu poltsa berrerabili edo hondakin organikoen edukiontzian botatzeaz!