GAZTEZULO Korrika 19rekin!

GAZTEZULO Korrika 19rekin! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztezulo-korrika-19rekin/@@download/image/dsc_0103_1427701084.jpg
2015/03/30
berria
Eguraldiak giro paregabearekin bat egin zuen igandean Gasteizeko kaleetatik barna. Korrika ospatzeko bertan izan ginen Arabako komunikabideekin batera.


 


Eguerdiko 12:15 aldera heldu zen Korrika 19 Gasteizera. Arabako hiriburuan harrera puntual egin bazioten ere, alde zaharrean ibilbideaz gozatzeko prest ziren lagunak ordu laurdeneko atzerapenarekin heldu zioten. Jende andana izan zen kaleetan; aho batez animoa eskaintzen, txaloka, eta irrintzika.

Alde zaharrean, hamaika ekintzen artean ginen gu ere, Lekukoaren zain.Hala Bedi irratia, Arabako Alea, Hirinet ataria, Geu elkartea eta Gaztezulok elkarlanean Lekukoa hartzeko lehiaketa abiatu genuen. Hedabide horietako bazkide eta harpidedunek hartu zuten parte euren argazkiak bidalita. Txistu futbol taldeko neskei egokitu zitzaien Lekukoa eramateko ardura. Ilusioz bustitako poz urduriakin bidea egin zuten Kutxi kaleko sarreratik abiatuta.