Gaztezulo Durangoko Azokan

Abenduaren 4tik 8ra Durangoko Azoka ospatzen da Landako Erakustazokan. Urtero bezala han izango da Gaztezuloren stand-a, eta aurtengoan inoiz ez bezalako tentazioak aurkituko dituzu bertan. Txapak, kamisetak eta tangak opari, Wiiaren zozketa
GAZTEZULO Barrenkaleko 67.ean
Azokaren 44. honetan aldizkariaren 102. zenbakia izango da Gaztezuloren nobedade nagusia. Inprentatik zuzenean azokara, labetik atera berria topatuko duzu azalean bertsolari gazteak dakartzan zenbakia. Landako guneko Barrenkaleko 67.ean ikusiko dugu elkar! Jone Uriak, Beñat Gaztelumendik eta Miren Amurizak ahoa bete hortz utzi dute bertsozalegoa aurtengo Txapelketa Nagusian eta elkarrizketa nagusia eurekin egin. Delorean, The Uski's eta Anari musika taldeei ere egin diegu elkarrizketa bana, Bauhaus diseinu eta arkitektura eskola mitikoari eskaini diogu erreportai fotografikoa, eta Durangoko Azokarako tarte berezi bat ere gorde dugu. Gainerakoan, ohikoa den bezala, musika, zinea, literatura, sexua, internet eta albiste bitxiek osatuko dute azken Gaztezulo hau.
Opariak, WII baten zozketa...
Aldizkariaren zenbaki guztiez gain opariz goraino bete dugu standa. Azokarako propio diseinatu dugun txapa dohainik emango diogu bertara hurbiltzen den guztiari. Eta aldizkariaren harpidetza egiten duenari (urtean 18 euro), Gaztezuloren kamiseta eta tanga ere oparituko dizkiogu. Hiru hilabetean aldizkaria dohainik eskuratzeko aukera da bertan aurkituko duzun beste eskaintzetariko bat. Edo, Gaztezulo-flash astekari elektronikoa etxean jasotzeko bere helbide elektronikoa ematen duen guztiak Wii bikain baten zozketan parte hartu ahal izango du.
Barrenkale 67an topatuko dituzu guzti hauek eta gehiago. Hori pagotxa! Animatu!
Azokari buruzko informazioa durangokoazoka.org-n