GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETAREN SARIDUNAK

Iritsi da unea, eta azkenik, jakin dugu zeintzuk diren GAZTEZULOren BIDEO LEHIAKETAen zortzigarren edizioko saridunak!
GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETAren SARI BANAKETA egin dugu ostegun honetan, hilak 8, Bilboko Euskararen Etxean (Azkue Fundazioa). Bideo Lehiaketaren sari banaketa, ENKORE taldeko XABI HOO-ren akustikoa, jana eta edana barra-barra izan ditugu!
Eztabaida sutsuaren ondoren, Urtzi Urkizu Berriako kazetaria eta Zurriolako Butaka sariaren zuzendariak, Gaizka Izagirre zinema kritikariak eta Bea Narbaiza EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate saileko irakasleak erabaki dute hauek direla lehen eta bigarren irabazleen izenak:
1. SARIA, 1.200 euro: ULTRATUNE
Egileak: Mikel Gabiola Leniz, Ibai Zabala Arando
eta Gaizka Vidal Gonzalez.
Herria: Lekeitio
2. SARIA, 300 euro: NIREKIN EZ NAGOELARIK
Egileak: Maddalen Omaetxebarria, Mara Olazabal,
Naiara Perez, Marcos Sanchez eta Irati Yarza
Herria: Lasarte-Oria
Horrez gain, publikoaren saria era banatu dugu ere:
-PUBLIKOAREN SARIA: DEABRUAREN LAN ESKAINTZA: 177 boto jaso ditu bideoak!
Egilea: 1HHG
Herria: Zarautz
ZORIONAK IRABAZLEOI!!