GAZTEZULO, 'Aurrera Egin Badugu' dokumentalaren estreinaldian

GAZTEZULO, 'Aurrera Egin Badugu' dokumentalaren estreinaldian Jaizkibel Konpainiak testuinguru bezala Alardearen afera hartuz, Euskal Herriko zenbait emakume esanguratsu omendu nahi izan ditu "Aurrera egin badugu: Jaizkibelen lagunekin solasean" dokumentalean. Martxoaren 5ean estreinatu zen Hondarribiko Itsas Etxea aretoan eta GAZTEZULO bertan egon zen, bertaratu ziren guztiei martxoko aldizkari berezia banatzen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztezulo-aurrera-egingo-dugu-dokumentalaren-estreinaldian/@@download/image/AEB-10.jpg
2021/03/08

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Jaizkibel Konpainiak testuinguru bezala Alardearen afera hartuz, Euskal Herriko zenbait emakume esanguratsu omendu nahi izan ditu "Aurrera egin badugu: Jaizkibelen lagunekin solasean" dokumentalean. Martxoaren 5ean estreinatu zen Hondarribiko Itsas Etxea aretoan eta GAZTEZULO bertan egon zen, bertaratu ziren guztiei martxoko aldizkari berezia banatzen.
GAZTEZULO, 'Aurrera Egin Badugu' dokumentalaren estreinaldian

Julen Hernandez kazetariak zuzendutako elkarrizketaz osatutako dokumental honetan Jaizkibel Konpainiako egungo kapitaina den Oihana Etxebarrietak, Jaime Altuna konpainiako kideak, Itziar Ituño aktoreak, Kattalin Miner kazetari eta idazleak, Arantxa Urretabizkaia idazleak eta Garbiñe Biurrun epaileak parte hartu dute.

Argazkiak: Irantzu Pastor

Dokumental hau Jaizkibel Konpainiak bi helbururekin atera du aurrera. Batetik, konpainiak gizartean parean dituen emakumeen ibilbidea omentzeko, eta bestetik dokumentalean azaltzen diren elkarrizketetatik zerbait ikasi ahal izateko, ondoren ikasitakoa, Hondarribiako aferan aplikatzeko.

Hori dela eta, Jaizkibel Konpainiak euren alboan egon diren emakumeak elkartu nahi izan ditu irailaren 8 bakoitzean gertatzen den gatazka hau oinarri hartuz berdintasunaren inguruko gogoeta sakona bultzatzeko. Benetan interesgarria eta ezin beharrezkoagoa.

Martxoaren 5ean estreinatu zuten Hondarribiko Itsas Etxea aretoan arratsaldeko 19:00etan. GAZTEZULOko kideok bertan izan ginen martxoko aldizkari bereziko protagonistak Jaizkibel Konpainiako kideak direlako eta gainera, dokumentalaren gaineko erreportaje berezia osatu dugulako ale horretan. Ondoren Irunen, Donostian, Gasteizen, Bilbon eta Madrilen ere ikusi ahal izango da dokumentala. Martxoaren erdialdera dokumentala online jarriko duten edonoren eskura.