GAZTEZULO aldizkarirako kolaboratzaile bila gabiltza!

GAZTEZULO aldizkarirako kolaboratzaile bila gabiltza! Zientzia, moda, ingurumena, TikTok edota Twitch mundua...ikasturte berriari begira GAZTEZULOn atal berriak estreinatuko ditugu eta horietaz arduratuko diren kolaboratzaileen bila gabiltza! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztezulo-aldizkarirako-kolaboratzaile-bila-gabiltza/@@download/image/KOLABORATZAILEAK.jpg
2021/07/01
Zientzia, moda, ingurumena, TikTok edota Twitch mundua...ikasturte berriari begira GAZTEZULOn atal berriak estreinatuko ditugu eta horietaz arduratuko diren kolaboratzaileen bila gabiltza!
GAZTEZULO aldizkarirako kolaboratzaile bila gabiltza!

Irailetik aurrera berrikuntzak izango ditugu GAZTEZULO aldizkarian; diseinu, atal eta edukiak estreinatzeaz gain kolaboratzaile berrien bila ere bagabiltza.

Modari buruzko azken tendentziak edota outfit-en inguruan idaztea gustatuko litzaizuke? Twitchen aditua zara eta plataforma honen arrakastari buruz idatzi nahi duzu edota ezagutu beharko genituzteen TikTokerrak gomendatu nahi dituzu? Zientziaren mundua maite duzu eta zure ezagutzak partekatu nahi dituzu irakurleekin? Klima aldaketak kezkatzen zaitu? Ingurumenari buruzko erreportajeak idatzi nahi zenituzke? Aldizkarian jorratzea interesgarria iruditzen zaizun gai bat proposatu nahi diguzu?

Jarri gurekin kontaktuan: zuzendaria@gaztezulo.eus helbidean "GAZTEZULO kolaborazioa" gaian jarriz eta kontaiguzu!