Gaztetxoen talentua Tabakaleran erakusteko aukera

Gaztetxoen talentua Tabakaleran erakusteko aukera 14 eta 20 urte artean badituzu, zure talentua partekatzeko abagunea izango duzu Donostiako Tabakaleran. Horretarako, bideomatoian zure mezua utzi ahalko duzu datozen hiru asteburutan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztetxoen-talentua-tabakaleran-erakusteko-aukera/@@download/image/tabakaleragrabatu.png
2021/05/13

Maitane Legarreta Etxezarreta

14 eta 20 urte artean badituzu, zure talentua partekatzeko abagunea izango duzu Donostiako Tabakaleran. Horretarako, bideomatoian zure mezua utzi ahalko duzu datozen hiru asteburutan.
Gaztetxoen talentua Tabakaleran erakusteko aukera

Talentua borborka izaten dute gaztetxoek, baina ez dute beti berau erakutsi eta garatzeko toki eta baliabiderik izaten. Hori kontuan izanda, Donostiako Tabakalerak etorkizuneko programazioan parte hartzeko aukera eman nahi die 14 eta 20 urte arteko gaztetxoei. Euren interesak eta dohainak zein diren jakin nahi dute aurretik, eta bideomatoiak erabiliko dituzte horretarako. Bideomatoian mezua utzi beharko dute gaztetxoek, Tabakaleran zer egin nahiko luketen eta zer talentu partekatu eta garatu nahi duten azaltzeko. Datozen hiru asteburutan grabatuko dituzte mezuak, ostiraletik igandera, El Prisma eta bigarren eta hirugarren solairuko banatzaileetan.

Hezkuntza Saileko, Medialabeko eta 2deo ikus-entzunezkoen laborategiko arduradunek, grabatutako erantzunak jasoko dituzte, gazteekin eta gazteentzat sortutako programa baten abiapuntu izango direnak. Ekainean topaketa ireki bat antolatuko dute proposamenak landu, boluntarioen interesak aztertu eta proiektu bateratu bat eraikitzeko oinarriak jartzeko. Proiektu horren lehen fase publikoa uztailean egingo da, Hiria Hackeatu programaren barruan.