Gazterik transexual

Mutil gorputzarekin jaio baina neska dena, alegia, neska nortasuna eta neska garuna dituena da transexuala. Edo alderantziz, neska gorputzarekin jaio baina berez mutila dena.
Haurdunaldian zehar fetuak hormonen eragina jasotzen du, eta hain zuzen ere, eragin hau modu ezohikoan gertatzen denean agertzen da garunaren eta gorputzaren arteko desoreka. Amsterdamen (Holanda) eginiko ikerketa bati esker dakigu hau guztia, besteak beste. The Journal of Clinical Endocrinology & Metabolism aldizkarian argitaratu zuten Male to Female. Transsexuals Have Female Neuron Numbers in a Limbic Nucleus artikulua ere aurrerapauso handia izan zen alor honetan.
Transexual askok beren gorputza aldatu (operazio bidez edota hormona tratamendu bati esker) nahi izaten dute euren sexuarekin bat etor dadin. Sarritan, oso gaztetatik edukitzen baitute bere fisikoak adierazten duena ez den beste sexukoa izatearen kontzientzia.
Uste ustelak
Gaiaren inguruan, baina, makina bat mito eraiki da, gehientsuenak okerrak. Askok, esate baterako, beste sexuari dagokion itxura fisikoa lortzearena kapritxo hutsa dela uste dute, eta kirurgia ez dela ezinbesteko pausoa dagokion sexuko kide sentitzeko. Bestetik, maiz nahastu ohi da transexualitatea trabestismoarekin, eta komeni da bi kontzeptuak ongi bereiztea. Adibidez, bere burua trabestitzen duen gizonak helburu erotiko batekin egiten du, kitzikapena bilatzen du eta, horretarako, emakume janzkera (gonak, belarritako handiak ) edo itxura hartzen du. Eta bere burua trabestitzen duen emakumeak gizon janzkera eta itxura erabiliko ditu, beti ere, erotismoaren bidean. Hirugarrenik, ez da egia transexualitatearen kausa desoreka psikikoa denik. Gizon eta emakume transexualak, bestalde, heterosexualak, homosexualak nahiz bisexualak izan daitezke, beste guztiok bezalaxe.
Eguneroko oztopoak
Hain zuzen ere, gizarteak oraindik trasexualitatearen esanahi zuzena ongi ezagutzen ez duelako eta gaia neurri handi batean oraindik arrotza delako, existitzen dira existitzen diren oztopoak.
Esate baterako, oraindik operatu gabeko gorputza dutenek ezin dute kiroldegietako aldageletan erosotasunez dutxatu. Kalean ere deseroso sentitzen dira jendeak goitik behera eskaneatzen dituelako eta txutxumutxuka entzun behar izaten dituzte euren itxura ez datorrelako guztiz bat emakume edota gizon ereduekin. Pentsa, bestalde, zer nolako zailtasunak izaten dituen mutil gorputzarekin jaio den neska batek bere oinaren neurriko neska zapatak topatzeko. Eta gogoratu, baita ere, mutil izan arren emakume gorputza daukatenek hilerokoa edukitzen dutela eta, ondorioz, ebakuntza egin artean, ginekologoarengana joan behar izaten dutela. Lan merkatuan sartzeko ere topatzen dituzte oztopoak, kontratatzaileek baztertu egiten baitituzte euren ezohiko itxura dela eta.
Transexualitatearen aurrean nola jokatu
- Haur edo gazte batek bere sexua ukatzen badu, Mikelek "ni neska naiz!" edo Anek "ni mutila naiz!" esaten badu: entzun adi esaten duena eta kontsultatu aditu bati.
- Kontuan izan familiaren babesa ezinbestekoa dela bere ongizaterako eta autoestimurako.
- Errespetuz tratatu, beti. Pazientzia izan. Berak adierazten duen sexua onartu, ez ukatu.
- Kontrata ezazu, eskaintzen den lanposturako gaitasun egokia baldin badu.
- Ohitu zaitez bere izen berria erabiltzera. Transexualak ere pazientzia beharko du ingurukoak ohitu bitartean.
- Besteek esango dutena alde batera utzi eta eskaini zure laguntza.
- Gaiari buruzko informazioa bildu: irakurri, dokumentalak ikusi, elkarteren batekin harremanetan jarri
Otsailaren 6a. Emakumeen Genitalen Mutilazioaren aurkako Eguna.
Otsailaren 14a. Sexu Osasunaren Europar Eguna

Sexegunak