Gazteok ere zer esanik badugulako, hartu parte Gazteekin! egitasmoan

Gazteok ere zer esanik badugulako, hartu parte Gazteekin! egitasmoan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteok-ere-zer-esanik-badugulako-hartu-parte-gazteekin-egitasmoan/@@download/image/20121057590gazteekin_topaketak_2.jpg
2012/12/13
berria
Gazteak, politikariak eta Administrazioko langileak elkarrekin mahai batean inguruan eserarazi eta gazteen parte hartzea aintzat hartuko duten formak bilatzeko helburua du EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak. Horretarako, Gazteekin! egitasmoa martxan jarri du. Urrian hainbat topaketa egiten ari dira Donostian, Bilbon eta Gasteizen, eta azaroaren 16tik 18ra kongresua prestatu dute Gernikako Astra sorkuntza fabrikan.

Gazteen ahotsa politika publikoetara hurbiltzea da Gazteekin! egitasmoaren helburu nagusia. Enplegua, etxebizitza, kultura, sexualitatea, generoa, osasuna eta bakea bezalako gaiak gazteen interesekoak dira, eta horien inguruan esateko dutena aintzat hartzeko modukoa da.

Horregatik, hiru protagonista bildu nahi ditu EGKk, denak mahai berean eseri eta alor horien inguruan eztabaidatu dezaten: 16 eta 35 urte bitarteko gazteak, elkarteetako gazteak eta Administrazioko teknikari eta politikariak.

Bi proposamen
Gazteekin! ekimenak bi atal izango ditu: topaketak eta kongresua. Topaketak hasiak dira dagoeneko, urriaren 2tik 24ra bitarte luzatuko baitira Donostian, Bilbon eta Gasteizen.

Berauetan, gai ezberdinen inguruko ikuspuntuak bateratu eta gazteen ahotsa esparru horretako politika publikora nola eraman aztertuko dute. Topaketen agenda eta egun bakoitzean landuko den gaia ikusi nahi badituzu, sartu hemen.

Ondoren, azaroaren 16tik 18ra bitarte, Kongresua egingo dute Gernikan. Larunbata izango da egun potoloa, topaketetan lortutako ondorioak aurkeztu eta horien inguruan eztabaidatuko baitute. Tailerretan gaur egungo ereduak aldatzeko estrategiak landuko dituzte parte hartzaileek, eta ideia postontzian beren ekarpenak egiteko aukera izango dute.

Gainera, hiru eguneko egonaldia EGKk ordainduko du, eta EHUn Bologna planaren aurreko ikasketak burutzen dituzten ikasleek aukera askeko kredituak eskuratu ahal izango dituzte. Ezin duzu hutsik egin gazte, animatu zure ahotsa altxatzera!

Topaketetan parte hartzeko


Egitasmoan parte hartu nahi baduzu, sartu hemen eta bete formularioa. Oraindik garaiz zabiltza!

Iritzia eman nahi baduzu...


Topaketetan eta Kongresuan izateko aukerarik ez baduzu, baina zure iritzia emateko gogoekin bazaude, on-line bidez egin ahal izango duzu. Sartu hemen eta aukeratu bi galdetegietako bat.