Gazteok dugu gure geroa eraikiko eta gure historia idatziko

2012ko Gazte Martxa ate joka dator. Apirilaren 6tik 7ra bitarte Sara, Bera eta Lesaka herriak gurutzatuko dituen ibilaldiak Nafarroaren historia izango du ardatz eta, besteak beste, atez ateko zabor bilketa egiteko saiakera, bertako baratzetako produktuen aldeko apustua eta lanketa feminista dakartza berritasun gisa. Astialdirako eta lanerako, denerako, izango da tartea.
Jalgi Hadi Garaipenera ekimenak otsailaren 8an egin zuen aurkezpen publikoa Iruñean, eta Iruñean biribilduko dute, baita ere, orain arteko bidea; ekainaren 16an izango da, Nafarroaren Konkistaren 500. urteurrenaren harira hiriburuan izango den festa egun handian. Bien bitartean, baina, ekitaldiz, hitzaldiz eta tailerrez betetzen ari dira Euskal Herriko gazteen agendak. Honetaz guztiaz, ekimenaren beraren zentzuaz eta, nagusiki, epe motzera begi aurrean duten 2012ko Gazte Martxari buruz hitz egitera hurbildu dira Elorri Arin (Azkaine) eta Aitor Martinez (Gernika) kideak GAZTEZULOko erredakziora.
Ze oinarrirekin eta ze helbururekin sortu zen Jalgi Hadi Garaipenera mugimendua?
Aitor: 2012 honetan, Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenean murgilduta, beharrezkoa ikusten genuen herri honek burujabetzaren azken zantzuak galdu zitueneko gertakari haietara hurbiltzea gazteria, eta, aldi berean, hausnarketa bat zabaltzea gazteok aurrerantzean, abagune politiko berri honetan, eduki beharreko paperaren inguruan.
Etorkizunean duzue jarria begirada, baina euskal gazteriak badakar ibilbide luzea... nola ikusten dituzue bi aspektu hauek?
Elorri: Indar handiko historia da euskal gazteriarena. Mugimendu azkarra izan da garai bakoitzean eta, horregatik, azken bi edo hiru urteetan bereziki gogorrak izan dira gazteriari zuzendutako erasoak. Egun ikusten genuen gazteria batzeko aukera bagenuela, gazteria prest dela lan egiteko eta, gazteria zabalago batengana joz, gure indarrak batuz, aldarrika dezakegula gure geroa guregain hartzera gatozela. Motxila hori daramagu gainean, badakigu nondik gatozen, baina goazen aurrera eta goazen zabalago lan egitera gaurko egoerara egokituz.
Aitor: Oso itxaropentsu gaude; herrietan lan egiteko gogoz, sor daitezkeen eraso edo/eta aukeren aurrean elkarlanean eta auzolanean ekiteko prest.
Elorri: Errealitate berria zabaldu zaigu begi aurrean, perspektiba berriak, eta horretan lerrokatu behar dugu, baikortasunez eta indarrez aurrera eginez.
Mugimendutik maiz gaitzetsi duzue hedabide askotan euskal gazteriaz zabaltzen den irudi distortsionatua.
Elorri: Gazteria beti izan da puntu beltza. Beti izan omen gara erasotzaileak, beti kriminalizatu gaituzte. Orain aldarrikatu nahi dugu belaunaldi berri bat heldu dela, garai berrietako gerlari berriak garela, alternatibak eraikitzera gatozela, proposamenak egitera, antolatzera, legitimazio osoz batu eta borroka egitera.
Aitor: Gazte Martxako egitarauak berak aurkezten duen bezala, euskal gazteria anitza da, partehartzailea, konprometitua eta sortzailea. Helburu ezberdinak aurrera eraman eta helmugara iristeko gaitasuna dugu. Bide hori irudikatzen ari gara.
Gazteok prentsan, ikus-entzunezkoetan nahiz Sarean berezko guneak edukitzeak ezinbestekoa dirudi hori lortzeko, ezta?
Elorri: Bai, dudarik gabe. Jalgi Hadi ekimen hau aurrera eramateko tresna garrantzitsua izan da gure webgunea. Honen bitartez, herrietan, auzoetan edo eskualdeetan garatuz joan diren tailer eta formakuntza ezberdinen berri batu dugu atari bakar batean. Bakoitzak bere bideoak eta beste zintzilikatuta, guztion artean elikatu dugu gunea.
Aitor: Gazteok egunero egunkari bat bete ahal izateko beste albiste sortzen ditugu. Baina, aldiz, hedabide gehienak lokal mailako ekintzei begira baino gehiago dabiltza parlamentuetan, udaletxeetan... kaletar bakunen ordez, beste elite bateko pertsonak lehen planora ekartzen. Komunikabide eredu partehartzaile eta anitzak behar ditugula uste dugu, horizontalak. Kontuan hartu behar dugu, bestalde, sare sozialak bihurtu direla gazteen informazio-iturri nagusia, hain zuzen ere, interaktuatzeko eskaintzen duten aukera erreal eta zuzenagatik.
Karga sinboliko handiko ibilbidea aukeratu duzue aurtengo martxarako: Sara Bera Lesaka.
Elorri: Nazio eraikuntzan oinarrituta, muga inposatuak hautsi edo gainditu eta Euskal Herri bateratua irudikatu nahi dugu. Baina, kontu sinbolikoa ez ezik, mugaren bi aldeetako gazteen arteko elkarlana eta trukaketa bideratzeko modu bat ere bada.
Bide batez, nolakoa iruditzen zaizue dela mugaren bi aldeetako gazteen arteko harremana?
Elorri: Ni justu Azkainekoa izanki, sei edo zazpi urte daramatzagu inguruko gaztetxeetako eta gazte asanbladetako jendearekin Gazte Eguna antolatzen. Urtean zehar, egiten ditugu hainbat bilkura eta elkar trukaketa gure artean ezagutu eta muga horiek hausteko. Nik uste dut saiatzen garela eta lortzen dugula.
Aitor: Jalgi Hadi dinamika, gainera, ez dugu tempus zehatz eta mugatuetan planteatu herri guztientzat. Zazpi lurraldeetako gazteak honetan nahasi nahi genituen heinean, hasieratik aurreikusi genuen, eta hala izan zedin nahi genuen gainera, herrialde bakoitzak bere berezitasunen araberako erritmo ezberdinetan garatuko zuela hau guztia.
Erabat malgua izan da, orduan.
Aitor: Hori da. Tresnak edo baliabideak jarri ditugu eskura, helmuga zein den ere finkatu dugu baina, hortik aurrera... Ezkutukoa Eskura herriz herriko saioetan adibidez memoria historikoa berreskuratzera bideratutako saioak, aldez aurretik bazegoen zehaztuta gutxi gora beherako gidoi edo diseinu bat, baina herri bakoitzean saio hauek gidatzeaz arduratu den pertsonaren esku geratu da metodologia, edukiak, epeak eta formatuak finkatzea. Dena den, Bidasoaren bi aldeetako gazteen arteko desberdintasunak baino gehiago, batzen gaituen hori da azpimarratu nahi duguna.
Ezkutukoa Eskura saioak aipatu dituzue. Otsailaz geroztik, herriz herri, Nafarroaren historiaren berri zabaltzeko bidea izan dira. Kontaidazue...
Elorri: Bada gure historiaren pasarte bat ezagutzen ez duguna. Saio hauek hitzaldi forma hartu dute batzuetan, bertso gaualdiak ere izan dira, formakuntzak... azkenean, Nafarroaren historiaren inguruan informazioa pasatzea zen helburua. Konkistaren 500. urteurrena hor dago eta gai inportantea da, baina ez dugu nahi oinarritu bakarrik horretan; aldarrikatu nahi dugu etorkizunean guk dugula gure geroa eraikiko eta gure historia idatziko.

Nafarroaren historia ezagutarazteko saiakera hau nola mamituko da Gazte Martxan zehar?
Elorri: Izango diren ekitaldi eta hitzaldi guztietan saiatuko gara zeharkako gai bezala sartzen. Feminismoari buruzko tailerrean, adibidez, emazteek historiaren transmisioan izan duten paper garrantzitsua azpimarratuko dugu, gerlariak ez baitziren bakarrik gizonak izan.
Aitor: Historia beti irabazleek eta gizonezkoek idatzi ohi dute, baina elkarte ezberdinei esker eta iturri ez ofizialetatik bildu dugun informazioari esker, jakin badakigu emakumeek, Amaiurko gazteluan ez ezik, 1512ko gudako fronte ezberdinetan ere partehartze aktiboa izan zutela. Hau guztia guregana heldu bada, emakumezkoen paper transmisoreari esker izan da. Badakigu, bestalde, gazteek protagonismoa izan zutela 1512ko gertakarietan. Hortaz, bi elementu horiek estrapolatu nahi ditugu gaur egunera. Ostirala apirilak 6 izango da edukiak lantzeko eguna eta biek izango dute tartea. Identitatearen gaiari dagokionez, euskal sorkuntzan dabiltzan hainbat egileren eskutik jorratuko dugu nola lantzen dugun egungo gazteok euskal identitatea. Eta, bestetik, emakumeen auziari dagokionez, besteak beste, Iparraldean oraintsu sortu den Altxa neskatxa! taldearen bitartez egingo dugu hausnarketa.
Gazteok ezagutzen al dugu gure iragan historikoa?
Elorri: Ez. Hezkuntza sistema formal eta nahitaezkoak Frantses edo Espainiar estatuen historia ikasarazi digu. Beste ezer jakiteko, nork bere kabuz bilatu behar du, eskuetara ez zaigu ezer emana. Horretan kristoren gabezia dago. Euskaldunak sentitzen gara eta gure aberrian sinesten dugu badugulako gure hizkuntza, gure kultura eta gure historia; baina azken honi buruz ez dakigu deus, eta penagarria da.
Aitor: Dinamika honen bueltan bildu garen gazteok badugu gutxieneko sentsibilizazioa, baina formakuntza saioak egin behar izan ditugu ezer martxan jarri aurretik gure buruak hornitzeko eta, ondoren, bildutako informazio horri gazte kutsua emateko.
Eta zer moduzko erantzuna jaso dute ekimen hauek?
Elorri: Erantzuna baikorra izan da eta oso aberatsa. Herri bakoitzak bere baliabideekin, herriko zaharrengana joz eta abar... egin du lan.
Aitor: Bai, harritu egin gara. Hasiera batean aurreikusten ziren ekintzetatik haratago ere jarri dituzte herriek beren ekimenak martxan.
Gazte Martxara itzulita, zer du eskaintzeko aurtengoak? Pentsatzen dut denerako izango dela tartea...
Aitor: Ostirala egun lasaia izango da, ohera goiz joatekoa. Euskal identitatearekin eta feminismoarekin lotutako mahainguruez gain, historia gazteengana hurbiltzeko saiakera egingo dugu bertso-tramaren bitartez. Larunbatean, aldiz, kontzertuak eta ekitaldia izango ditugu. Eskaintza orekatua egin nahi dugu. Eta igandean Iruñeara!
Nabarmentzeko moduko berritasunik? Ingurumenari dagokionez, adibidez?
Aitor: Saiatu nahi dugu hondakinak atez ateko bilketa bidez kudeatzen. Badakigu gipuzkoarrak gainontzekoak baino kontzientziatuago daudela zentzu horretan, baina serio hartu dugu eta dagoeneko hitz egin dugu laborari batzuekin hondakin organikoekin konposa egin ahal izateko eta abar.
Elorri: Eta, bestalde, ibiliko garen tokietako nekazariei egin nahi diegu lekua, eta otorduak bertako barazki eta produktuekin prestatuko ditugu neurri handi batean, elikadura subiranotasuna garatzea da asmoa.
Feminismoak leku handi samarra izango du, ezta?
Elorri: Bai. Ikusten ari gara Leitzako topaketekin eta abar feminismoa indartzen ari dela Hegoaldean, eta Iparraldean dagoen gabeziari aurre egin behar zaiola.
Aitor: Ekimena bera, iraultzailea eta partehartzailea den heinean, feminista da printzipioetan.
Pentsatzen dut zuek ere jabetuta izango zaretela: indarkeria matxistari dagokionean, azken aldian atzemandako erasotzaileetako gehienak mutil gazteak dira. Urrutira joan gabe, pasa den asteburuan Tolosan ustez bere neskalaguna erail du 26 urteko gazte batek.
Aitor: Bai, arazoa larria da, agerikoa eta egunerokoa. Martxari dagokionez, Bilgune Feministarekin elkarlanean, protokolo bat zehaztu dugu eta telefono zenbaki bat ere jarriko dugu eskura, eraso sexistak salatzeko. Hala ere, espero dugu halakorik erabili behar ez izatea.
Elorri: Nik nire esperientziatik esan dezaket Iparraldean matxismoa oso zabaldua eta barneratua dela, baita ere nesken artean. Iparraldean feminismoaren lanketarik ez da, eta matxismoa da egunerokotasunean onartua den printzipio edo balore bat. Errotua da zahar eta gazteen artean. Gazte Martxarekin aldatuko dugu txipa!
Bukatze aldera, zein da urtero topagune fomatuan edo martxa moduan edo bestelako itxura hartuta euskal gazteriari luzatzen zaizkion deialdi honen sakoneko helburua?
Aitor: Formatua aipatu duzula eta, aurreko urteekin alderatuta, aurtengo berritasun nagusia da lehen aldiz dinamika zabalago baten baitan kokatu dugula martxa. Aldez aurretik herrietan landutakoaren jarraipena da, nolabait. Webgunean, bestalde, herriz herri egindakoak bildu ditugu kronika modura eta, azkenean, martxa bera indar erakustaldi bat izango da, bizi dugun testuinguru honetan behar duguna. Burujabetza politiko, ekonomiko zein kulturalaren inguruan gure diskurtsoa garatze bidean lanean segitzeko behar dugun 'txutea' da.
Elorri: Gazteria masa handi bat elkarrekin lanean aritzeko prest badela ikusteak aurrera begira bateriak kargatzeko balio du.
Aitor: Eta ez hori bakarrik. Independentistak sareak iganderako apirilak 8 Iruñean deitu duen Aberri Egunari ekarpen itzela egingo diogu gazte uholde baten bidez!
Eta, gazte martxa eta gero, zer?
Aitor: Herrietan lanean jarraituko dugu.
Elorri: Nork bere berezitasunetatik.
Hego Euskal Herrian ate joka dugu martxoaren 29ko greba. Nola eragiten dio krisi sistemikoak gazteriari eta zein da honen aurrean gazteok dugun ardura?
Aitor: Bota duzu, ezta? Krisi sistemikoa, krisien krisia bizi dugu. Eredu finantziarioa ez ezik, maila politikoan eredu autonomikoa ere dago agortuta; eta krisi kulturala ere bada globalizazioak gero eta hizkuntza eta identitate gehiago desagerrarazten dituelako. Krisi soziala gizarte klaseen arteko desberdintasunak areagotzen ari direlako eta metropolien filosofiak indibidualismoa eta dispertsioa sustatzen dituelako, giza baloreak albo batera utziz. Beti bezala, gazteak kolpatuenak. Beraz, jendarte eredu honi buelta emateko eta espektro zabalenean erabakitze eskubidea aldarrikatzeko, gazteei martxoaren 29ko greba orokor honekin bat egin eta mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatu nahi diegu.
APIRILAK 6, SARA
14:00-15:30. Sarara heldu eta akanpatu.
16:30. Animazioa herriko karriketan zehar.
17:00. Jokuak 'Jalgi: Ekintza eta algara' gunean.
17:30. Mahainguru irekia: feminista naiz, eta zergatik? 'Mintza: Kalaka eta sorkuntza' gunean.
17:30. Kasu!, Tooth, Hurmuno eta Herri oihua taldeak 'Dantza: Gazte musika taldeak' gunean.
19:00. Harrera ekitaldia herriko plazan.
19:30. Eraiki gaztelua 'Jalgi: Ekintza eta algara' gunean.
19:30. Solasaldia: Gazteok euskal identitate kulturala eraikitzen 'Mintza: Kalaka eta sorkuntza' gunean.
22:00. Bertso guda.
APIRILAK 7, LESAKA
07:30. Esnatu.
09:00. Martxa abiatu. Erdibidean, hamaiketakoa.
14:00. Bazkari girotua Beran.
18:30. Lesakara heldu eta akanpatu (dutxatzeko aukera).
19:30. Maskarrada eta Zpeiz Mukaki herrian zehar.
21:00. Gazte ekitaldia.
22:00. Gaubela Skatu, Governors, Willis Drummond eta Anai ARREbak taldeekin.
APIRILAK 8, IRUÑEARA
08:00. Goienetxe triki sound system.
09:00. Gosari eta autobusak Iruñeara (antolakuntzaren esku).

EGITARAUA