'Gazteok Arnas Eguna' egingo dute larunbatean Larrabetzun

'Gazteok Arnas Eguna' egingo dute larunbatean Larrabetzun Tailerrak, ekitaldia, bertso bazkaria eta kontzertuak izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteok-arnas-eguna-egingo-dute-larunbatean-larrabetzun/@@download/image/salto-2022-2-1536x726.jpg
2022/11/23

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Tailerrak, ekitaldia, bertso bazkaria eta kontzertuak izango dira.
'Gazteok Arnas Eguna' egingo dute larunbatean Larrabetzun

Udalerri euskaldunetako gazteen harremanak saretzeko eta sendotzeko, Gazteok Arnas Eguna antolatu dute larunbaterako. UEMAren Salto! udaleku ibiltarietan egindako harremanetatik sortu da egun osoko topaketaren asmoa. Udalekuetan parte hartu zuten gazteak zein udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira bertan. 

Gazteen nahien arabera osatu da goizean hasi eta iluntzera arte iraungo duen egitaraua. Goizeko hamaiketan, ongietorria izango da herriko plazan, eta jarraian hiru tailer izango dira aukeran: zirkua, mural margoketa eta herrian zehar ibilbidea. Ordu bat eta erdietan ekitaldia egin eta bertso-bazkaria izango da ordubete geroago. Arratsaldeko bostetan, Zo-Zongó perkushow taldea arituko da, eta zazpietatik aurrera kontzertuak izango dira Hori Bai gaztetxean:  Kuluxka Klan eta Nahia Novo DJa.