Gaztemugi: Sektore askotako gazteak elkartu ditugu

Martxoaren 25, 26 eta 27an, Aste Santuko oporren garaian, uholde gazte batek hartu zuen Markina herria. Izan ere, Gaztemugi Euskal Herriko Gazte Mugimenduaren I. Topaketak egin ziren Bizkaiko herri horretan. Hauxe da topaketen antolatzaileekin izandako solasalditxoa.
Nola sortu zen Gaztemugi topaketak antolatzeko ideia?
Euskal herriko gizarte foroan zebiltzan hainbat gazte eragilek, foro propioren bat sortzeko beharra ikusi zuten. Bestalde, beste eragile batzuek ere, horrelako eztabaida baten beharra ikusi zuten. Azkenean, egitasmoa hainbat eragileren artean atera dugu aurrera.
Zein helburu izan ditu Gaztemugi topaketak? Zein balorazio egiten duzue?
Helburu nagusia ondorengoa izan da: gazte mugimendua hartzea eta hainbat sektoretako kideak elkartzea, guztion artean, gazte mugimenduaren norabideaz aritzeko. Balorazioa guztiz positiboa da. Sektore askotako gazteak elkartzea lortu dugu, gure foro propioa eratuz, eta arrastoa utzi dugu hurrengo topaketen bidean.
Gazte asanbladek eta gaztetxeek tradizio luzea dute gurean. Zein egoeratan ikusten dituzue gaur egun?
Galdera horri gazte asanbladek beraiek erantzun behar liokete. Izan ere, lehen aipatu dizudan bezala, topaketa hauen antolaketan talde eta eragile gehiagok parte hartu dute: talde feministak, ikasle mugimenduetako kideak, gazteen bizi baldintzen aldeko plataformako kideak.... eta baita gaztetxeetakoak ere, noski.
Gaztemugi topaketa hauen iturburuan, mundu mailan sortutako foroak al daude? Foro indartsu horiek zein alderdi on eta txar dituzte?
Alderdi onak asko dira: foroak gizarte mugimenduak elkar ezagutzeko eta eraldaketa soziala bermatzeko lan tresnak dira, besterik ez. Alderdi txarrak? Behar bada, agian, topaketa hauek egitera bultzatu gaituzten arrazoiak berak aipatu behar lirateke. Gure errealitate zehatza aztertzerakoan, iruditzen zaigu Euskal Herriak gazte mugimendu propioa behar duela. Gure beharrei egokitutako eztabaida sakona behar dugu.
Horrelakoetan, lekuan lekuko gazte asanbladen, talde eta mugimenduen ezaugarriak, galdu egin al daitezke foro edo egitura orokorrago batzuen barruan?
Azpimarratu behar da hau ez dela inolako egitura, eztabaidarako espazio bat baizik. Helburua zera izan zen: egun batzuetan zehar, gazteen esparruan lanean ari diren gazteak elkartzea, eta denen artean, arazoei irtenbidea emateko egiten ari diren lanaz eztabaidatzea, esperientziak trukatzea, ikastea eta abar. Hori bai, bakoitzak bere izaera galdu gabe, bere nortasuna eta lan esparrua ahaztu gabe. Lortu behar dena da lan hori eraginkorragoa izatea. Eta hori, aipatu bezala, ikusiz eta ikasiz egiten da.
Batetik, euskal gazte borrokalaria eta engaiatua. Bestetik, arazo sozial, politiko eta ekonomikoez deus ere jakin nahi ez duen euskal gaztea. Nondik dago gehiago Euskal Herrian?
Mundu osoan bezalaxe, denetarik dago Euskal Herrian. Ezin dugu horrelakorik baieztatu, datuak ez ditugulako, baina orokorki, badirudi Euskal Herrian munduan baino gazte borrokalari gehiago egonen direla. Seguru aski, hemen bizi dugun gatazka politikoak eragina izango du horretan.
Gaztemugiren barruan, gazte taldeen artean antolatutako harreman sare horiek, informazioaren fluxu handia sortu al dute? Zein balorazio egiten duzue hartueman horretaz?
Bai, dudarik gabe. Horrelako informazio sareak oso onuragarriak dira. Denborarekin, ikusi beharko da ongi funtzionatzen ote duten, baina ez egotea baino hobe da, ezta?
Azoka alternatiboa ere egin zenuten Markinan. Zein izan zen azoka horren xedea?
Azokaren helburua, beste merkatu batzuetan lekurik ez duen materialari lekua egitea baino, beste merkatu mota baten alde egiten dugunoi espazioa eskaintzea zen. Izan ere, gaur egun, produktu batek ez du kostatutakoaren araberako salmenta preziorik merkatuan. Irabaziak egon daitezke ekoizten duenarentzat, baina irabazi koherenteak izan behar dute, ez irabazi ekonomiko neurrigabeak.
Gaztemugi topaketaren haritik, cd bat kaleratu zenuten 17 musika talde gazteen abestiekin. Zergatik talde horiek?
17 talde horien hautaketa egiterakoan, ez zen ezer berezirik egin. Gaztesarea-ko musika gida hartu genuen, eta hatza jarritako lekuan, huraxe izan zen aukeratutako taldeetako bat, eta horrela, 17ra heldu arte. Talde horiek guztiek zerbait dute komunean, talde gazteak direla, alegia; guk horixe islatu nahi izan dugu, gazteon artean ere sorkuntza badagoelako, eta kalitate handikoa, gainera! Artea ere espresiobide bat da, eta artearen bidez, musikarekin kasu honetan, egituratutako sistemari aurre egiten ahal zaiola erakutsi nahi izan dugu.
Ohiko disketxe eta kontzertu zirkuitoetatik kanpo, musika sorkuntza handia al dago Euskal Herrian?
Bai, dudarik gabe. Musika onak ez du zergatik zigilu ezagun baten sinadura behar. Diskoetxeek, zigiluek, diruak edo diskoen prezioak ez dute hobetzen musikaren kalitatea.
Musika taldeen bildumak jarraipena izango al du datozen urteetan?
Nork daki! Baietz espero dugu: alegia, euskal musika gazteak gure belarriak soinu ederrez kutsa ditzala, gure buruei astindua eman diezaiela urte luzez!