Gaztelumendi txapeldun (bigarrenez)

Gaztelumendi txapeldun (bigarrenez) Beñat Gaztelumendik irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa asteburu honetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztelumendi-txapeldun-bigarrenez/@@download/image/ELxVClfWoAATR1O_tokikom_700x700.jpg
2019/12/16
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Beñat Gaztelumendik irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa asteburu honetan.
Gaztelumendi txapeldun (bigarrenez)

Txapela buruan mantendu du bigarrenez Beñat Gaztelumendi bertsolariak; larunbatean egin dute Gipuzkoako 2019ko Bertsolari Txapelketaren finala, eta oraingoan ere, Xabier aitak jarri dio txapela semeari; irabazleak Pili amari eskaini dio garaipena. Bigarren postua eskuratu du Agin Laburuk, eta hirugarrena berriz, Alaia Martinek. Haren atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren: Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Beñat Lizaso eta Jon Maia.

6.000 lagunek ikusi dute zuzenean Illunbeko finala, eta Gaztelumendik bertso hau bota du agurrean:

ertso eskolak bukatzean
nor egoten zen gure zain
gaixo geundenean nor zen
min denak sendatzeko gai
guk festa egin genezan
nork ez zuen egiten jai
eta nork eraman gintuen
sabel barruan bi anai.
Nahiz eta igual ez zenuen
gaur protagonismorik nahi
ama, hau zuri eskaini gabe
ez nengoke lasai;
Xabierren semea naiz,
ta Pilirena ere bai.

Gipuzkoako 2019ko Bertsolari Txapelketako sailkapena:

1. Beñat Gaztelumendi 940,5
2. Agin Laburu 916
3. Alaia Martin 576
4. Nerea Elustondo 565,5
5. Oihana Iguaran 560
6. Ane Labaka 552
7. Beñat Lizaso 541
8. Jon Maia 533