Gaztelink sare soziala hemen da

Gaztelink sare soziala hemen da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztelink-sare-soziala-hemen-da/@@download/image/20101086401Gaztelink.jpeg
2012/12/13
berria
Gazte elkarteen, eta oro har, gazteekin lan egiten duten talde eta erakundeen topaleku gisa jaio da. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak sortu du, baina aurrerantzean erabiltzaileen beraien esku egongo da.

Nork ez du noizbait berritzat jotzen zuen proiektu bat martxan jarri eta, handik gutxira, proiektu hori horrezkero martxan zegoela deskubritu? Zenbatetan egin dira hiru hitzaldi egun berean eta hurrengoan, ordea, bat ez? Zenbat eragile ari dira gauza berean lanean eta hala ere ez dute elkar ezagutzen?

Galdera horiek plazaratu ditu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak. Azken batean, komunikazioa hobetzeko asmoz eratu dute Gaztelink. Besteak beste, gazte taldeek antolatutako ekintzen berri eman ahal izango dute, eztabaidagunea izango da, eta erabiltzaileak harpidetu ahal izango dira; hartara, Gaztelinken bidez zabaldutako albiste guztiak jasoko ditu.