Gaztelaniaz "elle" izenordaina onartzea aztertzen ari da RAE

Gaztelaniaz "elle" izenordaina onartzea aztertzen ari da RAE Espainiar Hizkuntza Akademiak (Real Academia Española edo RAE bezala ezagutuak) binarioa ez den izenordaina onartzea ala ez aztertzen ari da "él" edo "ella" ("bera" esan nahi dute) izenordainekin identifikatzen ez direnentzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztelaniaz-elle-izenordaina-onartzea-pentsatzen-ari-da/@@download/image/elle.jpg
2020/10/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Espainiar Hizkuntza Akademiak (Real Academia Española edo RAE bezala ezagutuak) binarioa ez den izenordaina onartzea ala ez aztertzen ari da "él" edo "ella" ("bera" esan nahi dute) izenordainekin identifikatzen ez direnentzat.
Gaztelaniaz "elle" izenordaina onartzea aztertzen ari da RAE

RAE, lagunartean erabiltzen diren hitzak, baina oraindik hiztegian onartzen ez direnak aztertzen dabil. Honela, hitz horien definizio behin-behineko bat osatu du ondoren hiztegian sartu ala ez erabakitzeko.

Aztertzen ari den azken hitz horien artean dago elle izenordea, hizkuntza inklusiboan erabiltzen dena él edo ella izenordainekin identifikatzen ez direnentzat. RAEk honela definitzen du: Elle izenordea zenbait sektorek sortu eta bultzatutakoa da, tradizionalki ezagutzen diren bi generorekin identifikatzen ez direnentzat. 

Gaztelaniaren barruan sekulako hizkuntza aurrerapena litzateke hau, asko baitira izenordain tradizionalekin identifikatzen ez direnak. Onartuko balitz, RAEk hizkuntza inklusiboan onartuko lukeen lehen hitza litzateke. Ikusi beharko da azkenik zer erabakitzen duen.