Gaztelania-euskara itzultzaile berriak adimen artifiziala du

Hemendik aurrera, euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpen automatikoko sistema berria eskura dauka euskal gizarteak: Modela. Berritasuna? Adimen artifizialeko teknikarik berritzaileenean oinarrituta garatu dute: Sare Neuronaletako Itzulpen Automatikoa (NMT, Neural Machine Translation), Elhuyarrek agiri batean azaldu duenez.
Orain arteko itzulpen automatikoko sistemetan, emaitzen kalitatea mugatzen zuten euskararen morfologia aberatsak eta bestelako ezaugarriek; aldiz, sare neuronaletan oinarritutako sistemetan, gainditu egin da muga hori, eta euskararen hizkuntza-teknologiak beste hizkuntzen pare jarri dira. Probatzeko prest? EGIN KLIK!