GaztEHerria bilguneak independentziaren aldeko “jaialdi erraldoia” deitu du datorren apirilaren 2r

GaztEHerria bilguneak independentziaren aldeko “jaialdi erraldoia” deitu du datorren apirilaren 2r https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteherria-bilguneak-independentziaren-aldeko-jaialdi-erraldoia-deitu-du-datorren-apirilaren-2rako-durangon/@@download/image/20103127708GaztEHerria.jpg
2012/12/13
berria
Bere burua EHUko Ibaetako campusean eginiko agerraldi jendetsu batean aurkeztu duen ekimen berriak “Euskal Herri askea” eraikitzea du helburu. “Bakoitzak bere eremutik, baina elkarlanean tantaz tanta osatzen joango den gazte olatua” sortuko dute independentziaren bidean, independentzia baita –diote– Euskal Herriak herri gisa irauteko duen aukera bakarra.

Begi aurrean duten erronka “soilik gazteon iniziatiban oinarritua” dela azpimarratu eta gogor salatu dute, euren lana “guztiz zilegi”  izanagatik ere, gazte independentisten eskubide zibil eta politikoak etengabe urratzen direla. Horregatik, Bizi dezagun ametsa, eraiki independentzia! lelopean aurkezturiko agirian, “independentzia tresnatzat hartuz, herri honek behar duen aldaketarako ekarpen gazte” gisa aurkeztu dute GaztEHerria bilgunea.

Asko eta askotarikoak dira proiektu berri hau hezurmamitzeko borondatea agertu duten eragileak: Gazte Independentistak, Gazte Abertzaleak, Ikasle Abertzaleak, Bilgune Feminista, Alternatiba, Elkarlana, Musikherria, Kamaradak, Topatu.info, Kaskagorri, Bizigay eta Akuilu. Horrez gain, kultura, kirol nahiz gizarte mugimenduen alorreko makina bat norbanakok ere agertu dute euren atxikimendua.

Lehenengo hitzordu garrantzitsua datorren apirilaren 2an izango da Durangon, independentziaren aldeko “jaialdi erraldoia” antolatuko baitute bertan. Programazio aberatsa aurreikusi dute egun osorako, ekitaldi politiko ilunabarrerako eta kontzertu paregabeak gauerako.
Bestalde, sortu berri den beste mugimendu batek -Independentistak- Aberri Egun bateratu baterako eginiko deialdiarekin bat egiten dutela adierazi dute GaztEHerriakoek. Egun horretan Hendaian (Lapurdi) eta aurrekoetan Durangon (Bizkaia) egingo duten ospakizunetan «gazteen indarra irudikatuko» dutela nabarmendu dute.

Atxikimendua agertu duten norbanakoak:

Fran Urias. Hesian taldeko abeslaria
Nora Aurrekoetxea. Mugimendu Feminista
Itsaso Paia. Aktorea
Oier Espilla. Alternatiba
Beltran Llano. Alternatiba
Aritz Lasa. Pilotaria
Uxue Alberdi. Idazlea eta bertsolaria
Hodei Mendinueta. Real Unioneko jokalaria
Goikoetxea. R. Union
Eneko Romo. R. Union
Oihana Bartra. Bertsolaria
Aitzol Barandiaran. Euskadi Irratiko esataria eta bertsolaria
Miren Amuriza. Bertsolaria
Xabier Lasa. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakaria
Alaia Martin. Bertsolaria
Irati Odriozola. Abeslaria
Arkaitz Oiartzabal. Bertsolaria
Xabier Zapirain Retegi
Iñaki Zapirain Retegi
Garazi Urdanpilleta. Irratiko esataria.
Ibon Huarte. Dantzaria