Gaztefest: freestyle jaia abenduaren 29an Intxaurrondo Kultur Etxean

Gaztefest: freestyle jaia abenduaren 29an Intxaurrondo Kultur Etxean Musika urbanoen erakustaldia eta lehiaketa egongo da Gipuzkoan Gazteren eskutik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztefest-freestyle-jaia-abenduaren-29an-intxaurrondo-kultur-etxean/@@download/image/Sin título-1.jpg
2022/12/23
Musika urbanoen erakustaldia eta lehiaketa egongo da Gipuzkoan Gazteren eskutik.
Gaztefest: freestyle jaia abenduaren 29an Intxaurrondo Kultur Etxean

Aigor, Sara Socas, Invert, Erika Dos Santos... Gipuzkoan Gazteren eskutik, gaur egungo freestyler onenetarikoak topatuko dituzu Donostian.

Intxaurrondo Kultur Etxeko jaialdia 16 eta 25 urte arteko gazteei dago zuzendua eta aretoan ez da edaririk salduko. Sarrerak 3 eurotara eros daitezke aldez aurretik esteka honetan  edo Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko txarteldegietan. Gabonak Zuretzat programazioaren barne dagoen ekitaldi honetan Donostia Kulturaren eta Donostiako Gazteria Sailaren lankidetza du.

ARTISTAK

LA BASU
Bilbon jaio eta hazia, Elena Caballero, La Basu bezala ezagunagoa, Euskal Herriko rapean erreferente handienetako bat da. 25 urte baino gehiagoko ibilbide musikala du eta 4 disko argitaratu ditu. Hainbat proiekturen arduraduna da , non  emakumeek hip hop-aren kulturaren barruan egiten duten lanari garrantzia eta ikusgarritasuna ematen zaie: Eskina Femeninoa eta Basati management, besteak beste. Borrokaz betetako letrak, bonbo eta kaxa erritmoan. Indarrez eta soinu energetikoz betetako zuzenekoekin ez du inor axolagabe uzten.

AIGOR
Igor Diaz Mateos, Aigor izenez ezagunagoa, rapero eta freestyler espainiarra da, jatorriz Hondarribikoa. Ohikoa freestyle zirkuitu nazionalean, Red Bull Batalla de los Gallos, GoldBattle, BDM, Supremacía MC eta beste hainbat txapelketetan parte hartu du.


SARA SOCAS
Hip hop abeslari, Betboxer, freestyle rap-jole eta konpositore gaztea, nazioartean ezaguna. Emakume bakarra izan zen Mexiko hirian Freestyle Beatle League-k antolatutako oilarren guduen erakustaldian. Rapderren aurkako bere batailak trending topic bihurtu zen Twitterren, eta honek publiko zabalaren artean ezagutzera eman zuen.  2020an Red Bull Batallaren nazioarteko finalera joateko aukeratu zuten. 2021eko urtarrilean, Socasek Espainiako Freestyleko Liga Nazionalean (FMS) parte hartu zuen, honela FMS batean lehiatzen duen lehen emakumean bihurtuz.


INVERT
Endika Gutiérrez Sánchez-Ocaña, Invert, Bilbon jaio zen, eta 2013an Red Bull Batailako Nazioarteko Txapeldun izendatu zuten. Oso pertsona polifazetikoa da, izan ere lehiatzeaz gain, epaile eta host rolak betetzen ditu, bullyingaren aurkako hitzaldiak ere ematen ditu, eta freestyle Freenetikseko lehen taldeko kidea da Chuty, Skone eta DJ Hazherekin batera.


ERIKA DOS SANTOS
Erika Dos Santos, artistikoki Erika2Santos bezala ezaguna, Espainiako rap-egile eta freestyler bat da. Jatorriz Caboverdiarra, Espainiako emakumeen freestyle eta oilarren guduen aitzindaria. Gaur egun, monitore gisa eskolak ematen ditu hainbat zentroetan eta ikasi nahi duten eta bitartekorik ez duten gazteei irakasten die. Sara Socasekin batera, emakumeen freestyle-aren aurpegirik ezagunena da. Batez ere gizonak buru diren mundu honetan, emakumeek lekua hartzea eta profesionaltasunarekiko errespetua irabaztea lortu dute, rapak generorik ez duela erakutsiz.

+ DJ VIASSER -EN EMANALDIA
Denis Segovia edo Dj Viassé Irungo Dj eta ekoizlea da. 10 urte baino gehiagoko esperientzia du eszenatokietan eta genero urbanoko artistak ekoizten.

 

ABENDUAK 29 Freestyle lehiaketa eta erakustaldia   

Intxaurrondo K. E. 19:00 – 22:00