Gazteentzako zibersegurtasun liburuxka kaleratu du Gasteizko Udalak

Gazteentzako zibersegurtasun liburuxka kaleratu du Gasteizko Udalak Teknologia berriak modu seguruan erabiltzeko aholku praktikoak bildu dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteentzako-zibersegurtasun-liburuxka-kaleratu-du-gasteizko-udalak/@@download/image/albistea ziber.png
2022/03/10

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Teknologia berriak modu seguruan erabiltzeko aholku praktikoak bildu dituzte.
Gazteentzako zibersegurtasun liburuxka kaleratu du Gasteizko Udalak

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak teknologia berrien erabilera "segurua eta arduratsua lortzeko" aholkuak eta baliabideak jasotzen dituen liburuxka kaleratu du gazteentzat. Informazioaren gizartean sartzeko zailtasun gehien duten gazteen artean dagoen eten digitala murriztea ere badu helburu ekimenak. 

Interneten nabigatzeko, posta elektronikoa edo berehalako mezularitza erabiltzeko, pasahitzak erabiltzeko, eta erosketak edo kudeaketak online egiteko gomendioak bildu dituzte dokumentuan. Horretaz gain, hacking-etik ziberjazarpenera bitarteko hainbat egoera jorratzen dira eta halakoei aurre egiteko aholku eta kontaktuak eskaintzen ditu. 

Liburuxka paperean argitaratu dute, baina formatu digitalean ere badago Gasteizko gazteen artean pandemiak eragindako ezohiko egoerari erantzuteko diseinatu den Erronka: Gazteak izeneko Gazte Planaren barruko egitasmoa da hau.